Poesia kaiera
Poesia kaiera
Anne Sexton
itzulpena: Harkaitz Cano
2015, poesia
64 orrialde
978-84-92468-66-9
Anne Sexton
1928-1974
 
 

 

Biluzik igeri

 

Jenderik gabeko

leize ezezagun ttipia topatu genuen

Capriko hego-mendebaldean.

Barruraino sartu eta gure gorputzek askatu

egin zuten euren bakardade osoa.

 

Minutu bat aski, geure baitako

arrain guztiek ihes egin zezaten.

Bost axola benetako arrainei,

ez ginen gu traba haien bizitza intimoan.

Bare labaindu ginen haien gainetik

eta azpitik,

aire burbuilak jaulkiz, puxika zuri ttipiak

eguzkitan gorantz,

kapelaz burua estalita lo zetzan

arraunlari italiarraren txalupa ondoan.

 

Hain gardena zen ura ze,

liburu bat irakurri

baitzitekeen urpean.

Hain bipila zen ura ze,

ukondo bat aski baitzen

eusteko hondoratu gabe.

Diban batean netzan bere baitan.

Matisseren Odaliska gorria.

Urtarra zen nire lore arraroa:

irudikatu emakume bat toga edo lepo-zapirik gabe

hilobi baten sakonera duen etzaulkian.

 

Leize hartako hormak

hamaikaurdin koloreko ziren,

eta zuk esan zenuen: “Hara! Zure begiak

itsas koloreko dira. Hara! Zure begiak

zeru koloreko dira”. Eta nire begiak

itxi egin ziren bat-batean,

lotsatuta baleude bezala.

 

[1969]

 

The Nude Swim

On the southwest side of Capri / we found a little unknown grotto / where no people were and we / entered it completely / and let our bodies lose all / their loneliness. // All the fish in us / had escaped for a minute. / The real fish did not mind. / We did not disturb their personal life. / We calmly trailed over them / and under them, shedding / air bubbles, little white / balloons that drifted up / into the sun by the boat / where the Italian boatman slept / with his hat over his face. // Water so clear you could / read a book through it. / Water so bouyant you could / float on your elbow. / I lay on it as on a divan. / I lay on it just like / Matisse’s Red Odalisque. / Water was my strange flower. / One must picture a woman / without a toga or a scarf / on a couch as deep as a tomb. // The walls of that grotto / were everycolor blue and / you said, “Look! Your eyes / are seacolor. Look! Your eyes / are skycolor.” And my eyes / shut down as if they were / suddenly ashamed.