APIRILEKO EGUERDI
Apirileko eguerdi eguzkitsuan
kulturaren sorterria den
Mediterraneoko portu honetako
kai nagusian atrakatu du
goleta airosoak.
Ameriketako lurrralde ezagutu
berrietatik
dator
gure eskazia
betirako deuseztatuko
duten hazi
oraintsu arte ezezagunez
gainezka zamatuta:
Artoa,
lursagarra,
espezie usaintsuak
eta beste fruitu.
(Marinelen hankatartean,
zorne izurtze estrainoa:
Aro oparo baten hasiera ).
Apirileko eguerdi - Ameriketako lurralde ezagutu berrietatik ekarri ziguten sifilisa Europara mendeku gisa edo, itsasoaz bestaldeko indiarrak, aldiz, milaka hiltzen zirelarik, europarrek kutsatutako hainbat gaitzek, jota.