Amets bizia
Amets bizia
1986, nobela
142 orrialde
84-398-5748-9
Eukene Martin Sampedro
1948, Bilbo
 
1985, nobela
Amets bizia
1986, nobela
142 orrialde
84-398-5748-9
aurkibidea
 

 

                Jende guztia erratua dagoela konturatu nintzen aspalditik.

 

Nik uste, giza-bizia bi aldetan banatzea —lan egiteko bailo duena eta lo egiteko bailo duena, bestea— zozokeria hutsa da. Ez dut inoiz ulertu zergatik hartu behar den atsedentzat ametsaldia. Gaua, sasoi agorra. Antzutua. Eta eguna, aitzitik, bizitzeko garaia.

 

Zeren, zein da benetako atal baliogarriena bakoitzarengan? Zeinek ematen dizu aportaziorik? Zeinetan senditu norbere burua betea? Batzurentzat, iratzarririk daudeneko aldia. Beste batzuontzat, ordea, loa bizierazteko bihurtu dugu.

 

Nik, neure aldetik, lan egiten dudan bitartean, jendearekin betiko solas modorrean ari naizenean, eguneroko nora ezean ibili bakoitzean, loak harturik nago. Lokamutsean, hobeto esanik, ezin bait naiz lasaitu ere. Baina, gau-izaraz estalirik ohean natzala, bizi egiten naiz, bizi. Neure nahia errealitate aldarazten dudalako.

 

RRIIIINNN!!        RRIIINNN!!!        RRIIINNN!!!

 

                A, itzargailu aluori!

Bizia geldierazteko deihadar egiten duzu, kabroi. Ez naiz logura, ez, baina lo egin behar da.

 

                Jauzi bat emanda ohetik jaiki. Komunera, dutxa, kaka, pixa. Kafe mingotsa eta ogi gogor pixka bat. Jadanik loak hartu nau. Janztea falta zait. Zein da gaurko disfraza?

Itsumustuan lo-armairura noa. Ateak ireki eta batera, beraren tripa lizunduak lehererazten dizkit: han hemenka jantzi ugari, ezberdinak, hebainak zein anpulosoak. Zaharrak zein berriak. Urratuak, herdoilduak, miresgarriak. Limoidunak edo eta sagu usaina dutenak.

                Baina hori bai, hauek guztiauek erabat madarikatuak!

                Ahaurrausi haundia eginez gero atzoko ametsaz oroitzen ahalegintzen naiz. Zertan nengoen atzo? Zein dagokit gaur? Kakazaharra, egunero gauza bera!

 

Kristaletik zeharkaturiko eguzki gazte-izpiak, ohe gainean datzan erropa deigarriren bat argiztatzen du, sutsuki. Laranja koloretakoa da. Txupa-txusaren margoa. Neon-argia, butanoa edota Mediterraneoko itsasoak bustitako hare urredun bezalakoa. Laranja ere nire burutik igaroniko tximista: argi zegoen, gaur erizain modernoaren disfraza dagokit, gero!

 

                Zortzi terdiak. Berandu berriz. Berehalaxejantzi eta harrapaladan kalera. Autobusa eta lana.

                Orain bai, erabat loak harturik nago!

                Ezetz, ez naizela gose. Ez dudala afaldu nahi, arraioa. Gainera zerbait bazkaldu dudala uste dut. Bai, ez dut oroitzen, baina zerozer ziur.

 

Txitxarro tisiko baten begiak ikertzen nau plateretik. Baratxuri erreak tinkatzen dira arrain horren bizkar arre koipetsuan. Mendekatzeko gogoa ote? Ba, ez zarete barruratuko neure hilherri-sabelera, Jainkorako!

 

        Azkenean baketan uzten naute. Berandu denez jende guztia ohera. Nik neure aldetik ez dut lo gehiagorik egin nahi. Bizitzeko gogo naiz eta. Neure logelako atea hersten dut leunki. Orain kristalezko kaiolan. Urpeko haitzuloan.

 

Egia esan jauregi urdina txarri-korta dirudi. Anabasa eta kaosak irabazi du indar guztien gainetik. Norbaitek lili-espraiaz kutsatu du dena. Lili eta disfrazei darien lizuna. Lili, lizuna eta txitxarro tisikoaren frigitura usaina. Nahasi ederra, halajaina! Sorgin zantarren batek suge eta muzkerrezko edaberik eginez egongo ote zitekeen?

 

Neure buruari maskara laranja eranzten diot eta trapario guztiekin batera armairu nazkagarrian gorde. Ateak hertsi bezain laster giroa freskatzen ari. Lehenbaitlehen logaitza apurtu nahi dut.

 

Iluntasunari irekitzen diot leihoa. Orain, logelan, gau usaina: hotza, hezea, beltza.

                Esnatzeko garaia izan da!

                Ohean natzalarik, begiak amatatuak, hamaika mila izar distira tropeleka. Nire begirada itsuaren aurrean eite gorriak dantzatzen ari. Gorriak... horiak... berdeak... Pikutara zoazte, behin eta berriro kolore laranja datorkit obsesiboki! Neure lokamutsetatik liberatu ezin. Zergatik?

 

Haginlariaren kontsultatokira lehenengoz joan nintzeneko unea oroitzen dut. Sor eta lor gelditu nintzen Hare Kristmasen jainkotegi haretan sartu orduko. A, pasa zaitez, andre. Bildurrik gabe. Eta brusa? A, ez, hori ez, laranja izan behar da. Teresa, ez diozu ezer esan gure enplegatu berri honi! A, bai eragozpen bai, ezin izango duzu gaur lanik egin! Ba, begira, brusa laranja gure uniformetzat hartua dugu. Badakizu, jendeari gustatzen zaio. Badirudi, badirudi seriotasun haundiago edo... Baina ez hainbat, ez... Esan nahi dut seriotasuna baina kutsu modernoa ahazturik gabe... e?

 

Nik, baietz eta baietz, aurpegia lelotutik. Itzela iruditu zitzaidan inguru hura, zolua, kortinak, itxaronaldi-gelako besaulki eta hautsontziak ere kolore berberaz enmarkaturik. Luzaroz, ohean etzanarren baneuzkan oraindik ere bi mini-eguzki borobilak begien bistan, kendu ezinik. Eta suzko bolatxoen erdian hagilariaren itxura: karramarro-oskolaren azpitik, trukesak. Trukesak plus haginak. Zeren eta gizon hau oro da hagina. Saldu nahiriko produktuaz erakusketa iraunkorra egiten duen saltzailerik bailitzan.

 

                Zenbat denboratan dihardut erizainaren maskaraz? Auskalo! Ez dakit noiz hasi, noiz bukatuko dudan ere. Baina ogihide onest eta hijieniko hau utzi behar dudala ziur dut.

 

Ezin ditut gehiago lankide horiek jasan. Semaforobrusetan zorroraturik, barregura txinatarra han hemenka, jauzi laburretazko ibilkera ixila, jaki jolasean diharduten umeak bailiran.

 

Ezin ditut kontsultadira datozen munstroak berriro ikusi. Gizon zahar burusoil sifilitikoak. Etxekoandre zapuztuak. Erreformategi batetatik ihes eginiko haur zakarrak. Neskazahar erriprirnituak. Akasdunak, idiotak, gaixoak, txiroak, zarpailtsuak: giza-aberearen mami bitxiduna oro.

 

Baina hauek guztiauek kontsultara lieldu orduko aulki mekanikoan eseri eta beraien aho beltzak agerian uzten dituzte. Ahoak agerian, ea belagileak beraien barne zikinkeriak osatzen dituen. Ahoak agerian, ahotik darizkien pekorotzazko tripak aurpegirajaurtikitzen dizkidate. Ahoak agerian, pekatu ustelduak lurruntzerakoan garbituko bailiran. Apaiz-haginlariak konfesalekuan gorotz kiratsu guztiak parka ahalko bailizkien.

 

Ezin dut ahotik loratzen den barne kantzerra pairatu. Anfiteatro madarikatua, zeinetan makina bat ikuskari makabro antzeztu bait da, inozenteki desestaltzen didate. Anfiteatro horren harri birrinduak, birkonpondu behar, beste hainbeste hiltze, ezbehar, jarraitzeko asmotan.

 

 

Haginlari-karramarroa —nire garriaren ingurutik pintzak tinkatuz, baxu, burusoil eta gorrizka— zezen plaza lizundura hurbiltzen zaio. Orratzak, alikateak, trukesak, palankak gora behera, mailú eta iltzeak daramatzalarik adabakiak taiutzen ditu, Celestinaren araueraz.

Zulo beltzetan tortoiluak jarri, geroko karkasa eraiki, limatu, pintatu, barnizatu eta, hara doaz hagin ortopedikoak barneko kaka balizko itxura bihurtuz.

 

Nire titietan begirada iltzatuz, oskoldun tripotx horrek ur-zikinak lokaztua dagoen futbol zelaia inguratzen du, partidu nazkagarria irabazteko nahian.

 

Eta ni neu, orratzak eman, zementozko nahasi faltsoa egin, injekzioa presta, toaila odoieztatua aida, gora eta behera, aurrerantza eta atzerantzako palankari jo eta ke, zoroa, sakrifiziorako aidarrean dagoen biktimari neurria egokitzeko.

Baina berri geratuko dirajostailu zahar zuriak. Beraien tranpa-jolas gazteak erortzeko moduan.

 

Eta ni neu, tresna depradakarietan itsasirik dagoen zarakar horixka garbituz noa, zepilo automatikoaz. Hondar ziztrinezko zipristinek ittotzen naute itsaso higuingarri batetan.

Baina garbi geratzen dira borrero zuriak. Marmorezko nobleziaz.

 

Eta nik neuk, heriotzaren alanbrada zaintzen dut. Burdinezko zirrituak aztertuz noa, ea hondakin urraturen bat zintzilik dagoen, hiltzaren aztarna.

Baina zuzen, zintzo geratuko dira lili zuriak. Biktima berriak erakartzeko usain lurrintsuetaz.

 

                Aluraino nago zirko honetaz! Ultzerak kauterizatu, hortz ustelduak tutorretik kanporatu, infekzioak zarrastatu, zauri zornatsuak agortu, pieza akasdunetan muletak jam, zikinkeriak garbitu, itsustasuna edertasun bihurtu... Hauek guztiauek baietzkorrara jotzen dutela dirudite, bai. Baina gezur hutsa da.

 

Gezurrezkoak dira haginak, hortzak, zikatrizak. Garbitasuna, edertasun eta osasuna. Gezurrezkoak tresnak, orratzak, alikateak, mailu eta iltzeak. Gora eta behera, aurrera eta atzerako palankak, gezurrezkoak.

Gezurra ere brusa laranja famatua, kontsultategia, harginlaria, bezeroak.

Gezurrezkoa.

 

Eta gezurrezkoa nire disfraza ere. Disfraz gutiak gezurrezkoak diren bezalaxe.

 

                Hainbat animalikeria ikusteagatik gogait egin naiz. Ze arrazoiz egon behar inguru kiratsu honetan murgildurik? Bost axola jendea eta beraren ahoan adierazten den errumeskeria osoa! Eta zergatik lapurtzen diot biziari astia? Esnatzeko garaia atzeratzen ari naiz, zozoki, eguneroko iokaitzetaz. Nahikoa da, koño! Ez naiz arnetsaren tranpetan berrirojausiko.

 

Mahai gainean gorderik dudan erretilu zilardunera noa, lagun batek oparituriko begi majikoaren bila. Distira dadin kristalezko pustarria igurzten dut eta bekokiaren erdian ezarri. A, zein eder lurraren begirada!

 

        Ikusten dut, ikusten dut!... —honela hasten zen txikitan egiten genuen jolasa— Zer ikusi? Begi haundi bat ikusi. Begi erraldoia, ilun eta sakona. Begi erakarria, beraren mamian barruratzeko modukoa. Izan ere, hain haundia da ezen bere baitan sar nintekeen; eta ni, hortik, argia eginik, nini goibel eta bustian barrena.

 

Begia haitzuloa da, turraren sarrera. Barruratzen rialzen arauera haizpe hezea zabalduz doakit. Punttu mugagabe batetik argi-iturri zuriak kobako elementuak barreia eta argiztatzen ditu. Kobako izaki distiratsuak, berbiziak.

 

Arkaitzetatik jaisten ari den tir sendartuak darrait. Aldamenean entzuten dut bere narrazketa astuna. Hormetatik goroldioaren ukitze hondogarria. Harriak biraka ari dira, motelki, konpainatzen nauten bitartean.

 

Ibileraz arindu egiten naiz, sigi-saga, arindu eta, zeiharka-miharka, bide kulunkarietatik.

 

Huntzostoz beteriko zolua zapaltzen dut bapatean, eta bapatean ere hondoratu egiten naiz pasadizu txirriskarrian barrena: makina bat belztasun koloredun, lerro ondulatuak, kaiola kubiko honen barrote urredunak begien aurretik.

 

Putzuaren hondoan geldierazten dut lasterketa. Arkupe zabal, baxu eta gorrixka baten aurrean nago. Pareta biluziez lagundurik igarotzen naiz, eta, beste gelan, toki haundiosoan, izugarri, itzel eta zoragarrian, kristoren leku ederrean, Jainkorik gabeko tenplu sakratua bezalakoxean, agertzen naiz.

 

Harria-masak, mailakatuak han hemenka. Kolore ugaritako argi zeiharrak txoko orotatik. Zoluan estalagmita tinkatuak elefante-agin bolidunak dirudite. Haginak ere estalaktitak, nire buruaren gainean zintzilik. Haginak ahosabaian, haginak ahobehean, eta ni, haragi zati jangarria.

 

Gustora senditzen naiz aho honetan. Hau ez da konsultan ikusten dudan zulo munstrogarriak bezalakoa, ez. Hau, ederra da. Eta ni jatekotan, nirea den gorputz batetara parte hartzera nindoake. Norbere haragiaren haragia bezala. Nirea, bada, lurra oso. Eta ni, lurrarena.

 

Atzetik darraidan ura solido eta gorria bihurtu da. Motelki laban egiterakoan zabalduz doa. Mihi itzela. Haginetatik ikurka-makurka errekatxoen artean, laku berde batetara iristen naiz. Gehiagoko gabe neure burua murgil erazten dut ur trinko epeletan. Korronte leunak narrazten nau. Ez dut indarrik egin behar. Flotatu egiten naiz, oro. Eta honela —eskuak zabaldurik, gorputza tente— lurraren odolak narama. Nora ote?

 

Lakua tunel batetan bukatu, eta ni horra, ibaiarekin batera. Etzan egiten naiz ur-koltxoian. Honela egonik begiak gora begira, zain mardularen karrikan barrena. Urdina da garraiatzen nauen tutua. Ura urdin, urdinak paretak ere. Eta sapaitik etengabeko ur-ttanten gargara, urdina.

Huntzaren girnaldak kilikilika, txitean-pitean.

 

Haizea ari du. Haize izugarria. Geldi, kementsu, goxo, solidoki lurruntsua. Biraka hasten naiz azal arina bezala. Biraka, kortxo egina. Bira eta biraka, pisu gabeko elementua zeruaren ekaitzan. Orotatik deusetara bira eta biraka. Deusetatik orotara, agian. Biraka.

 

Tunela bukatu egin da, eta espazio zabal batetara noa. Haizebihurra haundituz doa. Nahita ez altxatu egiten nau. Txori-hegada ondulatua, sotila, nire lumaburua. Gora eta behera, espiral zuritan; behera eta gora, ke-urdinaren arrastoetatik.

 

Airetan kirimiltzen naizen bitartean nire burua ormen kontran sarritan jotzen dut. Astina da paretako gaia. Egitura porotsuzkoa. Birika haundi batetan bainengoen.

 

Haize boladak emandako zapladak laket zaizkit. Astindu egin nazala, kirimildu, ihauskatu, tente eta dardara erazi laket zait. Kilikili egin diezadala, ferekatu, estutu, eragin, jo. Neure larruaren azpitik sartu eta poro guztietatik hozkirria sendieraztea laket zait, laket. Txikindu, tolostu, zapaldu, lauskitu egin nazala zait laket. Haize nirea. Nire haizearen haizea. Haize kaskarina, txoriburu eta poeta.

 

Orain haizea lurrundu egin da. Leunki jausten naiz mintz elastiko batetan: pilota bainintzan errebotatzen dut gomazko gai horretan.

Bueltaka aritzen naizelarik begien bistan dagoen gale-_ ria batetara sartu. Pasadizua oso estua da. Estuegia. Horrez gainera gero eta gehiago estutzen ari. Jadanik ez dut tokirik errebotatzeko.

Zoluan naizalarik katamarka ari naiz mehea den karrika hertsiaren zehar. Heste luze eta malgurrean nagoelakoan, aurreratzen naiz, gomazko zoluan esku eta oinak hondoratzen zaizkidan arauera.

Hestea da, bai, eta ni, urdail haundia digeritzeko prest dagoen jaki bitxiren bat.

 

Paretak kizkurtzen ari dira erritmikoki. Zarata mekanikoak, tresnaren bat lanean ariko bailitzan, zulo osoa betetzen du.

 

        Den dena eragiten ari da, eta ni ere bai, jakina. Disolbatzeko arriskutan nago. Baina atsegin dut. Lurrak ni irensteko prestatua naiz. Beregana nazan desiratzen dut gogoz, bere amasabelarengan betikoz lasaitu. Nire haragiaren haragia.

 

Begiak hersten ditut. Ur gastriko lurruntsuetan murgildurik nago. Neure burua urtzen ari deja senditzen dut. Hau goxotasuna!

 

                Bapatean argia egiten da. Zur eta lur begiak ireki. Zer dela eta? Nola...?

Goiza heldu da. Han atzean lurraren urdailaren zarata mekanikoa. Zergatik ez nago barruan? Nondik irten naiz, ba?

 

Neure goizeko gela ilun eta txiroa ikusterakoan ulertu egin dut. Orain, lurrak ez nau maite. Ez nau jan nahi. Ez du bere haragiaren haragi izan nadila nahi, ez: Bota egin nau. Bere lurrezko ipurditik, bota. Harek ni erabili ostean, kaka. Kaka zaharra, home nire helburua!

 

                Inork esan zuen bizia ametsa dela? Jakina, nork eta nire lagun harek, Jon «Txoriak». Zeruari jositako begi itsuak irisapenez beteriko pustarriak. Erdi hertsitako ahotik irribarrea eta arrapo-errekatxoa alde egiten. Eta Jesukristo haren burdinaian, pasioaren iltze-seinaleak: beso bietatik, han hemenka, xiringatxoak eginiko zuloak.

Argazkiaren gelditasuna zeukan bere espektruak, gelditasun iraunkorra.. Alanbrezko gorpu harek hilezintasuna lortua bailuen.

 

        — Zure begiak ez daude mundu honetan. Zer ikusten ari zara, Jon, han goian?

 

Minutu ixil batzu igaro ondoren, astiro, emeki, nireganaino eraitsi zuen aurpegia. Marraskilo odoleztatuak ziren niregan iltzatu zituen begiak.

 

        — Neure bizia.

        — Benetan? Azal eidazu, otoi, nolakoa den!

 

Barre zoro bat eginik korokak hartu zuen. Gorputz hori belztatuz zihoan dardarakada elektrikoz. Lagundu nahi nuen nola ez nekiela. Ikutu nuenean oilaskoaren karkasa antzerakoa zen bere gorputz hegaduna. Kraskatuko ote nuen beldur nintzen.

 

        — Itsasoak, bere senean egon gabe, alde egin du... odolezko bagak irentsi ditu mendiak... gizona kobazuloetara joan eta harkaitzen hautsez elikatzen da... ez dago eulirik armiarmak jan dezan eta kirikinoen galerietara ihes egiten du giza-haragiaren bila... arrainaren hegatzak hegaz egiten ikasi du... baina ezin goratu, zerua amildatua dago eta... arbolari sua ernaldu diote... beraren sabel munstrogarria heldua dago hamaika miloi bala basoetan erdibitzeko...

 

Zarra berriro datorkio. Kirimilduak dituen lohadarrak trapu bustiak dirudite. Zerbaiten bila doaz suge-beso lingirdatsuak. Ni neu izututa nago.

 

        — Itxoin pixkat, Jon. Laguntza eskatzera noa eta.

 

Bere barne muinetatik leherturiko orroea egiten dit. Orroe sakona. Mendetan zehar sorterazia izan duen baga iraultzailea bezalakoa. Sumendi batetik errementatzen duen sugunea. Lurretik espaziorantza jasotzen den kohete modukoa. Orroe zaharra, sabel gaixotuak gomitatzen duen sustantzia usteldua.

 

Esku harrapakariek nahi izan dutena topatua dute. Larruarekin batera itsasia zuen boltsatxua atera eta antsiaz handik arnasten du. Bere bitxia ezkutatzen dit. Alferrik: Ez dut hauts zuririk maite, ez:

 

Arian-arian hezur-mataza deskirimilduz doa. Kolorea datorkio haragiari, eta ostadar-begiak zerurantza berriz.

Lasaitu egiten naiz betiko irribarrea marrazten duenean.

        — Hobeto zaude, Jon? Aizu, ikaraldia hartu dut, egiazki. Eta esan dituzun gauza estrainoekin...

        — Horiek ametsak ziren. Gezurra. Egia bizian datza. Orain ikusten ari naiz bizia. Egia. Argia naiz... hodeien kristaletaz hiltzaileak hiltzen ditut... Nire ezpatak lore usaina du eta sustrai urdinduak ebagitzen ditu... Itsasoak izara gorriaz lehorreko pekorotzak estali. Unibertsoko zikinkeria guztiak desager erazten ditugu... espazioa txikinduz doa, gero eta hutsago, gero eta askosaz ñimiñoago... Lur azalean gizon bat ez beste geratzen da... Gizonak zakila izugarriaz mendiari larrua jotzen dio. Eta mendi ernerazia heltzen ari da, borobiltzen, sabeltzen... Eta lur berria sortzen dugu.

                Nekatuta nago. Etxera heldu eta logelara ahalik eta arinen. Afaria? Ze afari, ze demontre! Utzioztezue baketan. Telefonoz deitu egin nautela? Nik neuk deituko dut bihar. Baietz, baietz, badakit garrantzitsua dela. Etxeko alokairua ordaindu behar dudala? A! Parka nazazue, ahaztua neukan. Bihar ere falta gabe. Bai, ziur, falta gabe! Orain buruko mina dut.

Eta oinetakoa.

Eskerrikasko. Bihar arte.

 

Neure bunkerraren ataska ziurtatzen dut. Izorra zaitezte, koipestooriek! Orain ezin nauzue eraso. Zorionez.

 

                Nire zirkilua zarataz beterik dago. Buruan beste deihadarrak. Haurjasangaitzak, nerbioak apurtzen dizkidazue!

 

Zapatak kentzen hasten naiz, haurtzaindegiko disfrazarenak. Neure oin haundituak ikusi eta batera, zenbat oin jantzi dudan datorkit burura. Eta zenbat fraka. Eta zenbat galtza. Barrungaltza, galtzontzilo, ohial. Ohial, galtzontzilo, barrungaltza. Galtza, fraka, gerriko, alkondara, jertsei, brusa. Brusa, soingaineko, kapelu, esku larru.

 

Erropa tonelada horiek multzotzen zaizkit nire gainean ezarriz. Itto egiten naiz zama horren azpitik, itto.

 

Neure soinetik jantziak banan banan kenduz noa. Estrintis horren ostean, arintasuna. Liberazioa.

 

Baina kaka eta pixa usaina toki guztietatik, hegaka. Kaka, pixa eta esne. Esne eta gaileta. Gaileta eta zupa. Eta arraina. Eta laranja. Eta goitika, kaka, pixa, gaileta eta esne usaina.

 

Itsumustean erropa eta hats guztiak armairu alu horretan gartzelarazten ditut: Giltzarrapoari bi buelta: tziz-tzaz.

 

Zaratak! Nola baztertu? Ingurutik barreiatuak, darraizkit, datxezkit. Andereño ogia. Andereño, jo naute. Andereño, polita. Andereño maite zaitut. Andereño kaka, pixa, ogia, ez dut zuparik nahi, polita, maite zaitut. Kaka!

 

Haur lodikoteak, medragaitzak, mokotiak eta txukunak. Gezurtiak, burrukalariak, burugogor eta berekoiak. Herabetiak. Ilunak. Dohakabetsuak. Moldagaitzak. Txiroak. Nazkagarriak!

 

Opil koipetsuak bailiran, alde guztietatik gauzak apurtuz, deseginez, zikinduz doaz. Nagusiei ardura emateko eginak daudela dirudite. Eta nagusiak beraiei beste hainbeste. Ez ezazu har hori! Ez ezazu jo. Ez egin pixa. Ez Joan. Ez apur. Ez uki. Oker! Gaizto. Txisontzi. Kakontzi. Jan ezazu. Egin ezazu lo. Eser. Zutik. Etor. Joan. Laztana. Maitea. Txikitxu. Potxolo. Bihotza. Musuz hilko zintuzket. Hilko, bai, hilko!

 

Txikirriteriaren burrunba galerietatik. Pilotakada, narrazketak, negarrak, deiak, aginteak, eztulak, barreak, kolpeak, igurketak, doministikuak, zapladak, lasterketak, iskanbila, estabaidak, oinhotsak, ipurdikoak, txi rristadak, zapalketak, jausiak, zistadak, apurketak, kontrajotzeak, hasperenak, danbarra:

 

Eta gauza guztien gainetik, nire bihotzaren taupadak.

 

                Durdurioz erabat zoroturik, leihora jotzen dut. Pertsiana igon eta beira gardenen zehar, izar-zarata: zuria, piztua. Lasaia.

 

********************************

 

                Jon Txoriak erregalaturiko marraskilo majikoa entzun nahi dut. Ohe azpian gorderik dudan kutxa zilardunetik atera eta belarrira hurbildu. Oi, itsas marraskiloan lehorretako doinu oro!

 

Landareengandik hazieraren berdetasun-oihumina heltzen zait belarrietara. Hodeiaren narrazketa zuri itzalia. Mendi geldiak zahartzerakoan eginiko kirrizka gogorra. Ilargi-izpiak jo egin eta gero arkaitz beltzen kontrako zarata distira. Horbelen garrazka elurraren azpitik. Itsasoak lurruntzean eginiko gargara astina. Euriarengatiko birrikinketaz lurraren gurguraia. Eta zerua. Zerua entzuten dut, organo-musika etengabekoa.

 

Nire amets-marraskilo liluratuaren barnean musuaren armonia: lau ezpainetako desitsasketa bustia, bi ahoren ukituaren txirriskarria, bi mihien gurutzapen-palasta, bi ahotan elkarmurgilketaren burrunbada... Musua, amets gorria.

 

Nire marraskiloaren irisapenetatik zehar begiradaren melodia: irikitzen diren pertsianen kirrizka, betazalak bizira. Argi-zarata ninietan gaztaroan. Eta betikoz hersten den zerraldoaren garrasta hotsa, azkenean. Begirada, itsaso urdina.

 

Itsas marraskilo nabarrean barrena laztanen uhinak: lau eskutako igurketa sibilantea. Bi pare hatzamar bihurketa marrusgarrian. Bi gorputzen kolpaketa ozena. Bi gorputzen iraulaldi igurgarria. Eta irribarrea, doinu zuria. Xera, haize jausia.

 

Neure marras kilo-eskileretatik igoten naizen bitartean oro entzun ahal dut. Oro, itzargailuaren zarata histerikoa heldu arte.

 

                Gaur, nire urtebetetzea izan da.

 

Mekaguen! Zertarako behar dut nik urte bat gehiago? Izorra nazan soilik. Zenbat une dut? Auskalo. Bizitzaren urteak zenbatzen baditut gaztea naiz. Zeren, bizia ezberdintzen ikasi nuenetik —Jon Txoriarekin nengoenetik— kontaketa hasi beharko bait nuke. Lo-urteak kontsideratzekotan, aitzitik, zahar nago oso. Makina bat ordu alferrikaldu lanean, ikasketan, lanean, janarian, lanean berriz, solasean, janarian, behin eta berriro lanean, betiko disfraza eta loaldian ari nintzeneko unetik, gogorik gabe, helbururik gabe.

 

Ispilu liluratua ateratzen dut neure burua begiratzeko: ile beltzak zurien artean galdurik, aurpegiaren larru teinkatuan barrena aspertasun-tximurrak, esku trebeetan deusek utzitako aztarna urratua, gorputz lirainaren inguruan gerriko girgilo nasai, triste, bizkarkoia, itsaso gogaikarri honetan flotatzeko salbagailu lerdoa bailitzan.

 

Bi aurpegitako ispilua gordetzen dut. Gainera, ze ardura du gazte ala zahar, eder ala itsusi, fina ala trakets, argal ala lodia izateak? Hauek amaren arazoak dira, alegia.

 

                Gaur, bisitatzera joan natzaionean bisaian irakurri diot neure itxura. Beste ispilua, majikoa ez dena, amaren aurpegia. Maixatxu laztana! Ongi etorria! Eta zorionak —non eta orduantxe jabetu naiz nire eguna zela— zergaitik ez zatzaizkit lehenago etorri? Ai, burugogor. Ama jagon zeittun bakarra da, txotxola. Klaru ikusiten dau ez dozula ezer eiten. Makal zagoz. Lar argal. Non ibili ete zara, ba, arpegi trixtetxo honegaz? Ai, ene, jan barik zaitut, betiko moduan!

 

Ezetz, ezetz, ez naizela argaldu. Baietz, baietz, askosaz gehiago jaten dut eta. Ezetz, ezetz, ez zaidala ezer gertatzen. Baietz, baietz, sendo senditzen naiz eta. Ezetz, ezetz, ez dudala lan larregi egiten. Baietz, baietz, nahiko lo egiten dudala.. Ezetz, ez naizela beste lantoki batetara joango. Baietz, ogibide berberan jarraituko dut. Ezetz, ez dudala ezkondu nahi, baietz, nagoen bezala ongi senditzen naizela. Ezetz, joan behar dudala, baietz, ez dudala afaldu nahi. Beno; baietz, afalduko dudala, ezetz, ez naizela oraindik joango. Ezetz eta baietz, kontxo!

 

Piper beteak prestatu dizkidazula? A, ez, azkena bakarrik jango dut, ama. Badakizu neuri gauza goxoak ez beste. Nola piperrak ere afaldu behar! Baina nondik atera ote atsegiten ditudala? Txikitan diozu? A, txikitan, zenbat denbora handik hona. Eta afaltzeko, gainera? Hauxe ideia, zeurea. Ondo dago, ama. Ez zaitez trista, ez. Batenbat edojango dut, benetan. Tira, goazen mahaira, bada.

 

Plateraren zurbiltasunetik likido marroian flotatzen ari diren elementu gorri batzuk mehatxu egiten didate. Tresna eskuan daramadalarik, piperrei hurbiltzen natzaie, eta, aiherkundean, tripa gorri batetan tinkatzen dut sardezka. Puaj! Nazka! Mutur batetik barne muina lehertzen zaio, eta nik egindako zauritik likido zalanzkorra dario.

 

Amaren irribarre izuorra zintzilik. Jan egizu, maite, jaizu!

 

Barne zurrunbiloan eragiten ari zitzaizkidan ur gastriko guztiak eztarriraino heldu dira, muraila pasaezina eraiki nahi izango bailuten. Baina karameluzko begietatik begiratzen nau amak, sutsuki, Urn, ze itxura ona duten! diodan unean, Jainkosa zintzo batek betikoz mutua izatera zigortuko nauenaren beldur naiz.

 

Jakina, maite. Zeozegatik izan naz herriko gatzemaile hobena, ba. Antton Kolaxoendik ikisitakoak dekodaz eta. Ez pentsau erreza denik, ez. Okela deko. Txarrikia zein idikia —hitz egiten ari zaidan bitartean piperren erasora behin eta berriro noa— urdai xamarra be bai. Den dena ondo xeatu, bai —leherturiko tripa zati odoleztatuan xixtatzen dut sardezka, ostera. Eta ostera ere, masa hori estutzerakoan birrerrementatu egiten da bi aldetako zuloetatik. Frisss! luze eta ezgozoa entzuten da. A, eta aztu barik arraultza be. Gorringoa bakarrik, e? Gorringoa nastau bear da, okela urdaiagaz. Ogi apurra lendik esnetanjarri. Naikotxua, e? Bigun dekozun artean —Frisss! labur eta higuingarria egin du nire tripak ere. Frisss! barne materia irten erazteko bona bat estutzen den bezala— berakatzak, bai, berakatz batzu ere imini bear.

Nahikoa da! Ezin izango dut azal gorri zati hori jan, ala? Ezinestekoa.

 

Segurtasunez harrapatzen dut piper apurra eta ahora eraman. Amari txokolatesnezko begiak urtutzen ari zaizkio poztasunez. Poztasunez ere jarraitzen du bere errezeta morbogarria. Garaun batzu be badire derrigorrezkoak. Ta den dena ontzian imini ta almirezegaz birrindu, bai...

 

                Noiz eta une honetan nahasi majiko hori guztiori nire mihira iritsi, hor dauden dastamen-papilak hatzirrikatu, eta, hortaz, ur gastriko bihurri guztiak... Blaaaggg! matxinatuak indarrez irten dira mahai oro bustiz. Blaaaggg! hara txarriki zein idikia, urdai xamarra ere bai. Blaaaggg... blaaaggg! gorringo nahasia, ogi mamia esnearekin batera. Blaaaggg... blaaaggg... blaaaggg! baratxuria ahaztu gabe eta garaunak batez ere.

 

Prest zeukan aurpegia «banekien gustatuko jatzuna, maite» esateko erabat mutaturik, amaren begi marroiek ekaitza dakarrela iragartzen dute.

 

********************************

 

                Nire urtebetetzerako amak jertsei bat egin dit. Berak soilik egiten dakien bezalako jertseia. Samurra, goxoa, haundia. Izan ere, haundiegia egiten dit beti, nire argaltasunari —eta gerri inguruan dudan girgilo triste horri— itxura egiteko, agian.

 

Elur beroaren ukimena artile honetan datza. Lumazko astinketarena. Bilo astin zetazkotasuna. Haritzen horbeletatiko ibilaldiaren sentsazioa. Hodei epelen arteko bainuan bainintzan. Edo eta harea finaren gainean ihauska.

 

Amak eginiko jertseia ezartzen dudan bakoitzean birjaiotzen ari naizela pentsatzen dut. Burutik ehuna sartu janzteko asmoz eta sabel ilun eta goxoaren umekia naizelakoan nago. Honela izanik klaustrofobia senditzen dut, hortik irtetzeko, bizitzeko gogoa; eta ahalegin izugarria egin ondoren jertseiaren lepoko zulotik kanporantza bultzatzen dut, indar oroz. Astiro, nekez., artilezko alua zabalduz doit. Beraren zarrasta nire larrukoa da. Eta apurka apurka burua ateraz noa.

 

Izerdi batetan buru osoa kanporatzea lortzen dut. Biziaren haize freskoak astintzen dit aurpegia. Betirinaz beteriko begiak leunki ireki.

 

Orduantxe, negar egiten dut gogoz.

 

                Jertseia gainean dudalarik igeri egiteko gogoa sartzen zait. Igeri egiteko, aurrean dudan urazukrezko itsasoan barrena.

 

Itsaso horretako olatuen aparra esnegainezkoa da. Arinki murgiltzera noa. A, ze plazerkia txantili-bagak jotzen nauenean. Ahoa zabaltzen dut kresala goxoz irents dezadan.

 

Gorputz zuritua dudalarik dzanga egiten dut mentazko xarabean. Splast! egiten dut. Splast ezti eta itsaskorra.

 

Likido dentso horren gainetik flotatzen naizen bitartean haitz batzuetara jotzen dut. Arroketara heltzen naizenean txokolate eta almendrazkoak direla nabari. Txokolate eta almendra bustia.

 

Mihiztatu egiten dut harkaitzen bat: nire mihia harrien hauts marroia. Hausiki egiten dut muturra: lurrez tindaturiko nire hagin goxoak.

 

Haitzetara igon, eta oin-erpinetan jarririk aurreko paisaia begiratzen dut nahigarriki. Kopa batetan nagoela orduantxe konturatu naiz. Postrerako amak niretzat prestatua zeukan kopa erraildoia, eta nik, zozoki, jan ez nuena.

 

 

Txokolate eta almendrazko irlatxo honetatik neure kopa-mundua ikus dezaket: madari-marmeladazko uhin usuen gainetik izozki-iceberga urtzen ari da, motelki. Gindaren zotza, itxasontzi gorri baten masta. Hondarreko arraultzesnea. Koparen horizontean inkaturik dagoen laranjazko txirrindola haundia, paisaia berotzen duen eguzkia.

 

Eta zerua. Mikelen begi urdinak gainetik, ni eta oro, begira.

 

********************************

 

                Lana aldatu dudanetik nire bizia ere bihurtu egin da zeharo. Nola ez nukeen lehendik susmatuko?

Izan ere, argi zegoen klinika batetako erizainak noizean behin gaueko txandak egin beharko zituzkeela. Eta ni aurreikusi gabe, kirten!

Mikelek arrazoia zeukan nik buruaz pentsatzen ikasi arte neure bizimodua ezin izango nukeela taiutu esaten zuenean

 

Orain gaua etorri da: txipiroi diganteak beltzez tindatu du goizaren pilpila. Jaki hau atsegin izan ez arren, sudurrak agererazten ditut leihotik, lurrin erakarria dastatzeko. Bai goxoa, darion promesa!

Eta ni, ergela, probetxatu ezinik.

 

Haserre bizian leihoa abandonatzen dut eta gau-txandako gelatxora noa. Ben bezala, beraren biluztasunak hunkitu egiten nau. Beraren kaxkarkeriak. Beraren faro gorri maltzurrak, begien bistan apropos jarririk. Beraren txirrin histrionikoak, biziaren etengailuak.

 

Alde guztietatik minduta, lau ormetan harrapaturik dagoen ohe ñimiñoan amiltzen naiz. Kaka mila bider! Nola esna ninteke hemen bizitzen hasteko? Ezin da. E-zi-na!

 

Erabat sumindurik aidizkariren bat hartzen dut. Neuri, bost axola hemen agertzen direnen bizitzak. Neurea ez beste behar dut, neurea. Baina hauxe eratzeko neure gela beharrezkoa. Neure arranontzi urdina. Neure kristalezko bola zoragarria. Neure gaua.

 

Gauza horien ordez kutxa zantar hau. Haurdun histrionikoaren deia entzun arte. BRIIINNG! eta ni disparatuta beraren kexa pairezina entzutera prest. BRIIIGG! banoa, nazkagarri, ziur oraindik ez dela zure garaia heldu. BRIIIGG... BRIIIIIINNNNGGG! Ezetz, hauek lehenengo kontrazioak dira. Asko falta zaizu oraindik. Senditu egiten dut baina honela da. Urrun dago erdibialdia. Baietz, koño, soberan dakit noiz den ordua. Azkenean pixa egitera lagundu beharko nukeen. Tira, bai, honela lasaituko zara, andre.

 

Txirrina eta argi gorri madarikatua. Polizia kontrolatzailea neure aurretik beti. Argi gorria, etengabeko arriskua markatuz. Gorri eta gorria flash hori, dantzatoki makabró honetan erritmoa inposatzeko.

 

Aldizkariaren orriak igaroz noa. Hau larritasuna! Behin eta berriro okertu egin naiz disfraza aukeratzen. Horren gainera hau izan da txarrena zeren ez bainau bizitzen uzten.

 

Zoritxarrez jantzi gutxi gelditzen zait amets-armairu sorginduan. Eta maskara berririk egiteko ahalmena galdua. Azkena izango ote da hau, ginekologo baten kilnikako erizainarena?

 

Arakatu egin behar dut armairu deabruduna. Ez badago berririk, disfraz zaharren bat erabili ahal izango dut, behintzat.

 

Aldizkari aspergarria lurrera jaurtikitzen dut. Animatuago nago. Beste ogibide bat topatuko dut, eta somniferoa izan arren, gauetan iratzartzeko gaitasuna eskeiniko dit.

Beharbada orain arte lortu ez dudana —lokaitzaren ordez loaldi lasaia egitea permitituko lidake. Hala biz!

 

 

                Etxean sartzean Gomez andreak harrera egiten dit. Gabon esaten diot, goizeko bederatziak direla kontutan hartu gaberik. A, egunon esan nahi nizukeen. Ez naiz oraindik horario berrira ohitu eta.

 

Belarri batetik bestera zabaltzen du ahoa, irribarre itzela niri eskeiniz. Irribarre larregi egiten duten pertsonak faltsoak dira. Honda esaten zuen Mikelek. Faltsoak eta, hortaz aparte, horzkadura ederretakoak. Hau ez zuen Mikelek esaten; hau, nik diot.

 

Gertutik darrait andre horrek, beti bezala, gela zabaltzen dudanean ea zerbait ikusi ahal duen. Giltzarrapoari bira egiten diot. Eta trebetasunaz, zirrikitutik barneratzen naiz zeiharki, atso zorritsu horrek ez dezan ezer ikusi. Gorputz osoa sartua daukadalarik, aurpegia eskeintzen diot honi —zein pasabidean baineukan— ate eta beraren irukiaren artean enmarkaturik.

 

Berak, nire sorbalda gainetik ikusi nahian, kopetaduna, mutturra altxa eta higitu. SNIF! SNIF! bere sudurreko hegatsak dardarerazterakoan, arruntki. Zerria ihausian bezala.

Baina nik, ondo hezita dagoen monja baten eraz, agurtu egiten dut bihar arte luze batekin —bihar gaur dela konturatu gaberik, noski.

 

        Ai, atso zantarra! Ziur nago —ziur— etxean ez nagoenean berak duen nire gelako giltzaz —ugazabandre guztiek izaten bait dute— zabaldu eta gorderik ditudan bitxi oro, begira, hurbildu, usaindu, ukitu, eragin, haztakatu, zikindu, kutsatu eta berriro beraien tokian ezarri egiten dituela: Ziur, bai, ziur!

Eta egunero egiten duen antzerki hau —jarrai darraidaneko hori, neure sorbaldetatik zehar ea zerbait ikusi ahal izate hori, zerri-sudurra SNIF! SNIF! ari izate hori— neure sekretoak ezagutuko ez balitu bezala, gezurra da, gezur ustela.

Ez hitzez, keinuka baizik, nirekin ados ez dela adierazi nahi didalako.

 

Puta zaharra!

 

Ez duzu inoiz nire barkamena lortuko. Arduratzen zaizun bakarra, hainbat amets alferrigalduz irabazitako nire soldata da eta.

 

********************************

 

                Gomez andrearen sudurretatik liberatzea lortua dut. Arnas hestuka, atean oraindik sostengaturik, neure gordelekua aztertzen dut. Ezberdin xamar dirudi goizeko argi ilunean zehar. Estrainoa, ordu honetan libre nagoelarik.

 

Kanpoan euria ari du, haize kementsuak eragiten du laino trinko arre astina. Eder dago eguraidia honela, hain goibel eta poteretsua. Euritakoekin armatuak igarotzen diren ibiltariak, harrapaladan karrikaren zuloen bila, kaxkarren aterpea.

Eder dago goiza, bai, gaua argitsua bailitzan.

 

                Ezin izango ote naiz esnatu eta amets bizian barrena abiatu? Ahalegindu egingo naiz.

 

Suminduraz hersten ditut begiak. Xirimiri hezean pulunpaturik nago. Ur-jantzi arinaz zorroraturik. Hegaz egiten dut, lurrunaren burbuila bezala. Kamioi handi baten martxa burrunbatsuak eten egiten du nire hegada. Mekaguen!

 

Neure kristalezko bolatxoan berriro montatzen naiz. Era aproposaz makurtu, ihintzezko ttantan. Haizea itxaroten ari naiz, haize narratzailea. Hurbil zeharkaturiko kotxe baten gurpil lokaztuek lehertzen dute nire punpuila. Putaseme, zu ere lehertuko ahal zara!

 

Etsiaz irekitzen ditut begiak. Andre bat oihuka bere semeari. Zatoz hona, txoriburu. Bustiko zara eta

                                        Ez dut umerik ikusten; baina aniza denez, ez dio jaramonik egiten, zeren amak, oihu egiteari jo eta ke. Ona diñotsut, asto hori! Arrapetan zaitutenian ikusikozu, kabroi horrek! orroe egiten du orain andreak. Hainbeste indarrez ezen euria dardarerazten baitu.

 

Indarrez nik ere begiak berriro amatatu. Burbuilak alde egin du, nora ezean agian. Lanbroaren kotoi astin hezean amilduko naiz. Baina ibilgailu baten faro gorriek zeharkatzen dute azpiegitura kristalduna. Faro gorria, klinikako gau-gelako kriseilu madarikatua bezalakoa.

 

        Ezina da, ezina! Ezin dut goizetan neure bizitza moldatu.

 

Biraoak ahopeka, pertsianak jaitsi. Hobeto izango da disfrazak aztertu, ea baten bat dagokidan edo.

 

Armairu zaharreraino noa. Zirko honetako pailazo ilunak aurpegia pintatzen duen kamerinoa. Modelo-desfile etengabekoaren gela, non andre diruduna edertasuna emango dion jantzi zoragarria topatzen ahalegintzen baita, alferrik.

 

A, frustrazioen biltegia, ez dakizu —ezin duzu bururatu, ez— zenbat gorrotatzen zaitudan!

 

Zer ez nukeen egingo harrapa eta zapal diezazkizudan zeure gorpu ustelduari darizkion zizareak!

 

                Eta honela, neure bizia liberatuko. Nik egina, eta ez zuk inposatu nahi didazuna.

 

                Armairu kutsatua zabaldu eta, eguneroko moduan, txarto bereganaturiko errealitate zikina egiten dit oka.

Nardaz jabetzen naizelarik trapuak eragiten ditut, hain ezgozoa ez dadin jantzi atsegin baten bila.

 

Brusa kuadraduna arrantzatzen dut kaka-itsaso horretan. Kuadratu ilun, txikiz osoturiko amantala. Kuadratuak, kolejioko leihoak bezain ilun eta txikiak. Gartzelak modukoak koloretako barroteak.

 

Leiho bi horietan barneratzen naizen arauera, amaitugabeko pasabideak. Kiinika baten zuritasun hotza paretetan. Eta neskatila gixarajoen ahoengandik betiko leloa: aitagure bukaezinak, biderkaketa-taulen errezitapenekin batera. «Egun ona demaigun Jainkoak» monjaren bat agertzen zen bakoitzean. Amabirginarentzako abestiak elizako sabai ozenean. Eguneroko «Alabado sea Dios» izen-zerrendaren pasaldian. Espainako himno ohoretsua bandera igotzerakoan. «Ora pro nobis» arrosarioen letanian. «Ora pro nobis» bai. Ora eta ora pro nobis.

 

Estudio-gela itzelean hamaika ehun neskatila ikasketa ixilean. Hamaika ehun aho samur historiaren gertaera ikaragarrietan. Hamaika ehun beso pare kopeta sostengaturik, hamaika ehun amets ezabatzeko. Hamaika ehun.

 

 

Bien bitartean monjak —putre beltzak— bere presak ikertzen zituen, ea nor zegoen kontugabe, beraren gainean erortzeko desioz. Monjak, zorri beltzak, ametsen depredakariak.

 

        Eta ni ere han, liburuaren aurrean makurturik —estudiatuko banu bezala— burua itsasoko kresaletan.

 

Banekien bizia moldatzen, bai. Baina oraindik, besteek egiten zuten bezalaxe eratu nahi nuen neurea. Gixarajoa!

 

        Ziur naiz jantzi honek ez didala une honetan bailo. Are gutxiago etorkizunerako.

 

                Nahita ez bilaketan jarraitu behar.

 

Putzu beltzean burua murgildurik, behaztopoak bazertuz noa, bitxi galdua aurkitzeko ilusioz. Noiz eta irduantxe arropa bat berreskuratzen dut iluntasunetaik. Jantzi beltza, doluzko seinalea, hil-hatsa.

 

Jostura orotatik urdindura darlo. Izututa, leihotik kanpo atera, behin eta berriz astintzeko. Behin eta berriz oizeko hozgirora, zauriak orbantzeko. Lehenaldia haz dezan oraingo euri garbira, behin eta berriz.

 

Jantzi beltz honen barruan nire hamazazpi urtetako orputz zuria. Zabalegiak ditut begiak. Zabalegiak, auza asko ikusten dudalako, agian.

 

Aitaren begiak zabalik ere, zabalegiak, esan ezin zidan auza baten bila.

 

Ez nuen uste hila zenik, ez. Bere aurpegia, egunero egiratzen nauen eztia.

 

Aittak deituten deutsu! gaueko amaren hitz dardariak. Esaiozu biherko, ama. Eta ohean buelta erdia. Ezetz, ezetz, zoroa. Aitta ilten dau, egitan!

 

Eskilerak jaitsi nituenean, aita-amen gelan sartu nintzenean, aitak hil zorian begiratu ninduenean, neureak berarengan iltzatu nituenean, aitaren begi zabalak. Zabalegiak.

 

Zer dela ta? Eta mututu egin nintzen. Ni neu hilda bainengoen.

 

Ahalegin izugarria eginez mihia eragiten zuen aitak. Mihia, trapu gorri haunditua bihurturik. Mihi eta begiak infinitutara zabaltzen zituen aitak, ezer esan ezinik.

 

Aittak berba egin gure deutsu, zeozer esan beotsu! amaren hitz bustiak masailetatik laban eginez. Nik ere zerbait esan nahi nion, zer ez nekiela. Baina nire mihia aitaren mihi haunditua.

 

Lasaitzeko esaten zion amak, ixiltzeko —ezer ez esan arren— ohean etzateko, begiak hersteko, otoi. Baina aita —burugogor— urdurik, zezel, ohean zutik jarri eta begi zabalik. Jo eta ke ideia finko bati hitzezko itxura emateko.

 

Bere mihi zoroak zulo lehorra arakatzen zuen, oztopo baten laguntza eskatuz, hitza artikulatzeko.

 

Zeugaz, zeugaz gure dau berba egin. Aizu! amaren hitz arina aitarenaren ordez. Baina ezin zuen asmatu aitak niretzako zuena.

 

Aituten dozu aittak diñotsuna, ezta, maite? Esaiozu baietz. Esaiozu zeozer, Jainkorako! amaren hitza ura egina.

Eta ni, han bertan, elbarririk, buruarekin ere ezer adierazi ezinik.

 

                Zer esan nahi ote zidan aitak?

 

Zutik eta sano zegoeneko uneak harrapatzen ahalegintzen naiz. Sarritan hitz egiten zidan. Nahiz eta —amak esaten zuen bezala— hitz gutxitako gizona zen. Hitz gutxi eta irudimen haundikoa. Ni bezalakoa, amak dioenez.

 

Askotan nirekin mintzatu nahi, bai. Zer zioen? Ez dut oroitzen. Ez dut inoiz gogoratu. Ezta inoiz gogoratuko ere. Ez nion entzun eta. Sekulan ere ez. Sekula santan.

 

Arnas hestuka, toraxa gora behera hauspokadaz, ohean etzan egin zen, azkenean. Etzan eta batera begiak hertsi zituen. Panpin mekanikoek egiten duten bezalaxe.

 

Heriotzaren kontra burruka bizian aritzen zen. Nire buruan pentsamendu makabroajaio zen: aitak, salbabiderik ez zuela jakinik ere, ez zuen hil nahi, ez. Esan behar zidana esan arteraino, behintzat.

 

                Zer nahi ote zidan esan aitak?

 

Arin, topatu beharra dut! Ezin da, nire erruz, larrialdi hau luzatu. Baketan lasai dadin, zorionez.

 

Baina ez, ez dakit zeri buruzko solasa geneukan gaixorik ez zegoenean. Berak hitz-txaparroi makala askatzen zuen bitartean, nik txubaskeroa jarri eta neure mundura nindoan. Hara urrun, eguzkiak ñir-ñir egiten zuen lekura.

 

Bere begi eztitsuak hartzen ditut gogoan, soilik. Eztitsuak begiratzen nauen bakoitzean, soilik.

 

Zer emango ote nukeen begi hauetan orain irakurtzearren!

 

                Bere arnasak erritmoa aldatu zuen. Toraxa igotzerakoan herrenka zebilen, tarteka-marteka pauso ezberdinez. Aspiraketaren gailurrera heldu eta berehala, trumoi batetan lehertzen zuen zerbaitek, han barruan. Eta apurtuta zegoena narrazten zen beherantza, barne bideak urratuko bailira.

 

Noiz eta orduantxe, ezti-begiak zabaldu, mihiak habea topatuz gero, azkenean, zerbait esan ahal zidan. Ahora oro iraki zuen, eta handik —nik ere begiak bezain zabalik— bere hitza entzun nuen.

 

        — Amets bizia...

        — Jarraizu, aitta. Buru-belarri entzuten dizut eta!

        — Amets... bizia...

        .................

 

                Eta hil egin zen. Ixiltasunean.

 

********************************

 

                Izuz, gorae egiten dut jantzi beltza. Ezkutatu ­hobeto esanik— putzuaren hondo hondoan. Desager eraztea gustatuko litzaidake.

 

Neure bilaketa zoroan beste bat bilatzen dut. Hauxe alaiagoa: fina, arina, farfailez betea. Zuria. Neskatilek jai berezietara eramaten duten bezalakoa.

 

Oroimen onak dakartza ehun sotitak

 

                Lehengusin baten ezkontzarako egina zen. Egun hura iritsi baino lehenago ama neukan balkoiaren muturrean, josi eta josi, esku luzeak leunki kokatuak brodatzeko gaian. Josi eta josi, —nik uste bere ametsak alaba gaztearengan berregin nahian— Gaixua!

 

Eder ikusi nuen neure burua estrenatu nueneko unean. Eder eta helduago. Eta ez nik bakarrik, antzaz, Anttonek, nire adineko auzoko batek ere honelaxe ikusi ninduen.

 

Zeremonia irrigarria oroitzen dut, —legezkoa zenez denbora haietan ez nuen hain irrigarri ikusi— emaztegaiaren zuritasuna, jantziaren buztan luzea neramala, lili usaina, arrosak jaurtikitzen ari zirela... eta abar. Ni ere, hain zuri egonez, ezkontzen nintzelakoan nengoen, Eta una hartan hori gauzarik zoragarriena iruditu zitzaidan.

Hura erregintasuna, aldareraino biok desfilatzen ari ginenean —emaztegaia eta ni, esan nahi dut.

 

Bazkaria oparoa izan genuela esan omen zen. Nik, azkeneraino, ezer dastatu ere ez, jakina. Baina postrean, lehendikjan ez nuen oro jan nuen. Txanpan —pittin bat— eta guzti edaten uzten ninduten. Eta pozik nengoen, burua pixkat hegalaria, tximeletaren hego farfaildunetan.

 

Anttonen begiak nireetan senditzen nituen. Orain arte inoiz ikusi ez ninduen bezala. Sentsazio berri horil atsegin nuen.

 

Bazkalostean landetatik zeharjolastu genuen guk, txikirriteri heldua. Ni bira eta biraka jantziaren hegada zurian. Ehun brodatuak —txorikume baten lumak— sotil eragiten ziren haizetan.

 

Ni, bira eta biraka; Antton, begira eta begiraka.

 

A, zein eder berdetasunaren aurrean belea —Antton jake beltez jantzia— pinpilinpausaren bila!

 

Honela —korrika, barre algaraz, harrapaketan— etxera iritsi given. Ez ziren oraindik ezkontzatik etorri nagusiak. Eskileretatik gora betiko jolasean. Etxe ixilean egurrezko kirrizkak, barrearen oihartzunak. Eskileretatik gora, bira eta biraka buruak. Eskileretatik gora ganbararaino, amets-kutxaraino.

 

Sabaileihotik zetorren argi emeak hunkitu gintuen, agian. Amaraun eta hauts zaharrez loraturiko kabiari baketasuna zerion. Han hemenka jainkotegi kutsua.

 

Ixildu egin batera. Ixildu eta erlijiotasunez elkarri beiratu.

 

Nik —zerbait egitearren— sabaileihoaren azpian jarri ta zerura begiratu nuen. Iluntasuh leunean Anttongeldi niri begira. Eder egon behar nintzen argi-izpiek teure gardentasuna dutxatzen zuten bitartean!

 

Antton hurbildu egin zitzaidan. Gune eguzkitsuan bere begi sakonak distiratzen ikusi nituen. Eta beldur esguna, senditu nuen.

 

Gehiago hurbildu zitzaidan. Ni, elbarri, nahiz eta atzeantza joan nahi, geldi geratu. Bere ahoa usaindu nuen. Limoi usaina. Eta begietan enbataren indarra.

 

Limoia gero eta biziago ekaitzaren azpitik. Bere gorputza, ihi gaztea, bazterrean lotua. Nire ahoko zapore gezamina haizebihurrean. Txirikorda kulunkaria. Eta nire gerrian itsasoko uhinak.

Elkarrengandik aldendu ginenean, nik samintasun freskoa ahoan. Eta kresala soingainean.

 

        — Maixa...

        — .......

        — Maite zaitut.

        — Nik ere bai.

 

Zergatik esan nuen hori? Auskalo! Egia esan, ez nuen inoiz maitasunaz pentsatu, askoz gutxiago Anttonez, noski. Baina esana esan.

 

                Itsaso zakarrak gero eta gehiago erasotzen ninduen. Olatuak zetazko jantziaren gainetik xeraka. Baga haundi batek nire gorputzaren zirrikituak oro zeharkatu zuen. Suminduraz igeri egiten nuen, neure burua itotzen senditzen nuelako. Dardaraka —uretatik kanpo dagoen arraintxoa bezala— itsasotik irten egin nintzen.

 

Anttonek —arnas estuka, ahoa erdizabalik— aztertu egiten ninduen, sinesgogor.

 

        — Maite zaitut, Maixa!

        — Antton, nik ez... nik... —azalpen aproposa topatzen ahalegintzen nintzen— ez dakit asko honetaz. Ez dut... Beno, ez dut inoiz mutilik maite izan.

 

Anttonen arnasketa lasaitu egin zen. Irribarre konfidagarria opa egin zidan. Zerbait minduta nintzelarik, galdetzera ausartu nintzen.

 

        — Eta zuk, Antton? Beste... neskak ezagutu al dituzu?

        — Beno... bai.

 

Aurpegiaren gorritasunak salatu zuen. Nire ustez, argi zegoen une hartara arte ez zekiela andrerik zer zen. Harrotasun-uhinak jo ninduen, ulergaizki. Berarentzat lehenengo neska izatea ohore haundia zitzaidan, inozenteki —andrerik oro bezala ni ere ganbaratik nengoen— beraz, aitortza horretatik ziurrago senditzen nintzen.

 

Eta ni, zergatik, zertarako edo nola jakin gabe, jantzia deslotzen has, nintzen, atzeko aldetik. Trebetasunez askatzen nituen amak pazienteki jositako botoi nakaredunak. Gerriraino heltzerakoan, jaitsi egin nuen sorbaldetatik, eztiki, ehun txirriskorra. Eta neure titiak, itsasoaren gainetik arraintxo saltariak, solte utzi.

 

Sutan neuzkan masailak mutiko aluzinatua desafioz begiratu nuenean.

 

        — Gehiago ikusi nahi dut.

 

Ahoa ezik, ez zuen beste giarrik higitu hau esaterakoan. Argi-fokoaren azpian, plantatuta zegoen, zangoak zabalik —bata pittin bat aurreratua, nireganantza edo— esku tentsoak heealean luzaturik.

 

Intuitiboki atzerago joan nintzen, iluntasunak nire ahalkea gorde zezan. Zerbaitek erre ninduen barne muinetan jantzia eranzten jarraitu nuenean. Gasa zuriek hegada laburra egin zuten zoluraino. Eta han gelditu, hil zorian zegoen zisnea.

 

Hotza ez zela kausa bakarra, hortz garraskotsaren zarata nire ahotik. Sor eta lor ikusi nuen Antton, berak ere arropa kentzen zuelarik. Estrainoa iruditu zitzaidan mutilaren larrugorritasuna aztertzeko, beste sexoaren biluztasunik ez bait nuen ezagutzen, gogorik ez izatea. Nireaz, soberan atsegiten nuen, antzaz.

 

Izu berriaz begiratzen nuen niregana zetorren gorputz nerabea; eta, batez ere, zakil poteretsua.

 

Ederra zara, Maixa. Ederra... esan zidan esku beltzaranajasoz batera. Esku bildurtia nire bularraren parean geldierazi zuen. Segundu batzutan. Segundu infini tuetan.

Gero, astiro, nekez, titi baten gainean kokatu. Sutan neukan bularra, sutan. Eta berehalaxe atzeratu egin zuen esku errea.

 

Esku batez gerritik inguratu ninduen, eta besteaz —erreta zuenaz— behin eta berriro nire zuritasunaren gainean. Bere eskua, suzko txoria, elurretan pausatu nahian.

 

Gustatu egin zitzaidan. Une hartara arte gehien gustatu zitzaidakeena.

 

                Kanpotik hots deigarriak entzun ziren.

 

                Zurbil geratu ginelarik, elkar begiratu genuen, hozki. Lilurapena desegina zegoen.

 

Ikara eta lotsazjanzten ari ginen, harrapaladan.

 

        — Maixatxu, Antton! Non ote zagoze?

        — Hementxe!!

 

Biok batera erantzutean harriturik elkar begiratu genuen berriz. Eta barre konplizeak lasaitu zuen teinkaturiko giroa.

 

 

        — Maixatxu! Zergatik ez zarie urten? Zer zagoze egiten, ba?

 

Kaka, jantzi finegia! Non ote da mahukarik? Ontxe noa, ontxe, ama!

 

        — Kontuz, botoiak txarto lotu dituzu eta...

 

 

                Haseran astiro, kontu haundiz, leunki; geroago arm, josturak bortxatzen ditudalarik, sama eta mahuketako zuloak handituz; azkenean urduri, zenbait tokitan urratu eta, suminduraz, jantzi zuria zorroratzen ahalegindu naiz, alferrik.

 

Uso lur joa bailitzen sostengatzen dut jantzi zuria eskuetan. Ederra zen une hura, bai. Baina jarraipena ez hain ederra. Anttonek —andrearekiko esperientzia berria gorde ezinik, gizon guztiei gertatzen zaien bezala— beste mutil lagun bat, kondatu zion gurea. Legezkoa zenez ahoz aho zabaldu zen berna. Ordutik mutil oro inguruka neuzkan, erlastarrak, presa erreza bainintzan. Eta neskatilengatiko mexpretxua ere irabazi nuen, sasoi batetan. Zorionez aman ez zitzaiola gertaera heldu!

 

Kalte osoa, mokoti horrengatik. Kabroi alena! Ezin izan nuen hainbat urtetan aiherkundea asetu. Orain konturatzen naiz bere gaztetasuna zela kausa gure ametsa hondatu egin zela.

Helduago izan balitz ez zukeen honelakorik egingo. Denbora gehiagoz erabiliko nindukeen. Eta beranduago abandonatu.

 

                        Haseran astiro, kontu haundiz, leunki; geroago arin, josturak bortxatzen ditudalarik, sama eta mahuketako zuloak handituz; azkenean urduri, zenbait tokitan urratu eta, suminduraz, jantzi zuria zorroratzen ahalegindu naiz, alferrik.

 

Kaka, jantzi hau! Txiki dago. Labur gelditu zait. Orain ez dagokit ondo.

 

                Udazkeneko ilunsentiaren argi busti zeiharraz argiztaturik, neure armairu-kaiolan txori eder iheskorrak utzitako beste luma zoragarriren baten bila noa. Jo eta ke aritzen naiz pekorotza baztertzen urrezko aleak garbi uzteko.

 

Noiz eta oraintxe aurkitzen dut heste arropa. Jantzi arrunta; arropa berezirik behar ez den lanetan erabiltzen direnetarikoa: erosketak egiteko andreek ohiturikoak bezalakoa; emaztegaiak beraien senargaiekin eguneroko ibilaldietan gastatzen duten modukoa. Modaz pasatzen ez denetako bat, zeren ez baita inoiz modara heldu.

 

Zer demontre egiten du hemen? Hau ez da disfraz bat! Mikeli gustatzen zitzaionjantzia baizik. Zergatik ote, armairu honetan?

 

Ez dut ulertzen. Ezin dut ulertu, ez horixe, zergatik ez dut sasoiz desagererazi. Ez dut nahi inoiz, inon, inola ere berrikusi jantzi hau. Zertarako, ba? Errealitateak sare beltzaz behin eta berriro harrapa nazan? Ezta erotuta ere! Ostikada bat nahikoa zait, alajaina. Ostikada sakona, ezabaezina, nire gaztetasun hasi berri minean.

                Neure senetik erabat irtenda, ehun zatia hartu eta tximurtu egiten dut, suminduraz. Amorruz iurrera bota eta histerikoki zapaidu egin. Beiaunbikojarrita, etsi etsian oratu urratzeko asmotan. Eraso egiten dut, bihurtu, tiratu, haginka; zatikatu nahi izango nuke, are gehiago erre, tortura luze, amaigabea inposatuz gero.

 

Alferrik. Zeren aldaezin mantentzen baita. Nire malko indargabeek pittin bat zikindu dute, soilik. Kemena falta zait. Kemena, etengabeko lokamutsa apur dezadan.

 

Gorrotatu egiten zaitut, jantzi sasierrugabea, Mikelen oroimena, errealitatearen sinboloa! Mespretxatu egiten zaituztet zu eta zurekin batera adieraziriko dena. Hau, errealitatea. Egia. Zeuentzat, kaka mokordoa! Nik ere sinistu nuen haren denboretan zeuengan, basati halakook! Nik ere pentsatu beste guztiak bizi diren bezala ahalko nintzatekeela —beste guztiek bezala ikasi, beste guztiek bezala lan egin, beste guztiak bezala maitemindu— nik ere, nola gazteek itxaropen lerdoaz, hala nik eguneroko bizimodu zoragarri soilaz espero nuen niretzat zoriontsua litzatekeen neure bizia taiutzea.

 

Oso gazte nintzen Mikel ezagutu nueneko sasoi hartan —gazteegia, nerabe, oraindik— eta halako haur-maitasunaz gizon heldua, heidurik helgabeena, maite nuen.

 

Ez nintzen, ez, orain naizena. Beste bat nintzen, bai merako eta bai txarrerako ere.

 

********************************

 

        — Nahiago dut itxaron, Marisa. Ez nago oraindik oso ziur, benetan, eta ezkontza garrantzizko gauza da oso.

 

Mikelek beti esaten zuen egia, beti. Indartsuek, sendoek eta beldurgabeko pertsonek bezalaxe. Bizitzan arrakasta dutenen moduan. Edo indartsu, sendo eta beldurgabeko izatetik zetozkien arrakasta, agian?

 

Ezagutu nuenetik berarengan kualitate estraino hauek aipatu nituen. Inguruak haintzakotzat hartzen zuen, edozein taldetan bera zen gunea, bera eta bere aurpegi seriosa, naturala, kernentsua.

 

Nik ez nuen aurpegi batetako pertsonarik ezagutu. Egia esan, Mikel ezik ez dut besterik topatu mundu faltso honetan. Eta ez dut uste, gelditzen zaidanaz, beste inor ezagutuko dudanik ere. Aurpegi batetako pertsonarik ez dago. Mikel arauaren salbuespena baitzen.

 

Gogorra zen Mikel. Egiaren gogortasunaz.

 

Jose Martinezen etxean gertatutakoa gogoratzen dut gaur izango bailitzan. Sutsuki maite zuen Mikelek lagun hori, eta noizean behin bere etxera joaten ginen, solas eta txantxa artean arratsalde modorra emateko. Ez zitzaidan batere gustatzen Joseren esamesa gordinik ezta burugabeko barre zalapartatsurik ere, baina nuen ezgozoa ezkutatuz zaintzen nuen, Mikelen begi aurretik.

 

Egun batean josek gonbidapen berezia egin zigun guri eta beste hainbat laguni ere. Sukaldari amorratua zenez gero, berera marraskiloak jatera —berauek hartu eta mainaz prestaturik, noski-joateko esan zigun. Oso pozik zegoen Mikel, betidanik marraskilozaie sutsua baitzen. Ni, aitzitik, erabat ikaratuta nengoen, mamarro nazkagarri horien aurrean planta behar nuela pentsatuaz soilik.

 

        — Ziur zaude jangarria dela materia lingirdatsu hori?

        — Mokozuriok garenontzat, bai. Baina zureak bezain lerdoak diren musturrek ez dut uste maite dutenik.

 

Berak erantzun zidan mespretxu berberaz, «Ezinezkoa!» harro bat bota nion. Eta indar oro gorde nuen afari haren atzean neure burua bizirik irautea iortzeko.

 

Guztiok elkartuz gindoazen etxe ñimiñoan. Alkohoia amaigabekoa, —derrigorrezko ardo edalontzia, eta bukatugabe utzi nuena zerbitzatu zidaten— barreak, jaki usain pairezina eta memelo guztiak lurrezko ontziak miresten. A, ze itxura duten! Ahoa urtu egiten zait eta! Errezeta eman behar diguzu, e, pirakilo? Eta Martinez andrak mamarrotxu ospetsu horiek nota garbitu zituzkeen zehatz-mehatz azaltzen zigun, modu nazka

 

Izuz begiratzen nituen erretiluetan pure trinkoaren azpitik loraturiko koxkor maltzurrak. Mementu batez pentsatu nuen alboko gonbidakideek —batez ere Martinez andrearen azalpen lingirdatsuei esker— bolatxo inozenteak nik beste deskonfidantzaz begiratzen zituztela.

 

Kortse batetan bezain hestu eseei ginen mahai inguruan. Guztiok pozik —ni ere bai, jakina— eta txantxetan. E! Zapaldu egin zaitut ala mahaiaren hanka al da? Nire oina da, nire oina... —hortzetako pastazko irribarrea zintzilik neramalarik— Parka, neska, laztan egiten badizut ez da nire errua. Entzun al duzu, Mikel? Ai, txorigaldua, apropos egingo duzu, ziur. Ja! Ja! Ja!

 

Azkenean heldu zitzaizkigun biktima erredunak erretilu diganteetan. Jainkoa, hainbeste zegoen ezen armada osoak eraso ahal baitzuen! Martinez andreak, erabat euforiko zegoelarik, burdintzali haundi batez burrustan zerbitzatzen zituen. Urdaila ahoan nuela, mamarro oskoldunek plateraren kontra jotzerakoan sorturiko zarata metalikoa entzuten nuen. Ama bedeinkatua! Zenbatjan ahal izango dute asto hauek? Basati halakook!

 

        — Niretzat gutxi, Carmen. Gaur dastatzen ditut lehenengoz, eta ez dakit...

        — Jakina, maite. Jakina gustatuko zaizkizula. Gero esango didazu.

 

Eta besteei bezainbeste txorrotada zerbitzatu zidan. Mekaguen! Lehertuko ahal zara, zantar hori!

 

Planta haundiz jaten hasi ziren. Antza zenez oso goxo zeuden, eta banan banan zerbait esan behar zen. Zoragarriak, Jose. «Larregi», benetan. Ez dut inoiz honelakorik dastatu, ez. Nik banekien Euskadiko marraskilo-prestatzailerik hoberena zinela, baina hau gehiegi da, txo! Non demontre ikasi duzu honela egiten? —eta Josek, apalki, formula berak asmatu duela. Sekretu bat zeukala, maiteak diren lagunei bakarrik desestaltzeko sekretua... Ea, ea, zein den zera majiko hori... Ez diguzu dena esango, potrohandi, zeuretzat zerbait baietz gorde.

 

        — Gustatzen zaizkizu, Marisa?

 

Besteengandiko zurruztadek hotzikarak sortzen zituzten nire heste-muinetan. Are gehiago zotzaren araketa morbogarriek. Errugabe antzerakoa zen zilo horretatik xixtaturiko tripatxo liskatsua irentsi egiten nuen, lehenbaitlehen. Eta nire ahoan, zapore bigun min higuina.

 

        — Gustatu egiten zaizkit, bai. Egiazki, pentsatu baino gehiago.

 

        Ez dakit nondik atera ote nuen ahoskatzeko adorerik. Ezta beste batzu berrartzeko ere. Hain onak dira ezen beste batzu hartuko baititut, bai.

 

Joxeren begirada triunfala. Ondo, Marisita. Zer esaten zenidan, Migel, Marisitak ez zuela ezerjaten edo? Mikel, mahaiaren beste puntan bere zereginetan ari zela, serioski, ni begiratzeke. A, madarikatua. Zenbat maite zaitudan jakingo bazenu!

 

        — Eta zuri, Migel, zer deritzaizkizu hauek? Goxoak, e?

 

Ez nuen begiratu. Zertarako, ba? Zulo batetan histerikoki aritzen zen gizon bat ikusteak ez du merezi. Joseren irribarre konfidatua —arrakastaz konfidatua— soilik ikusi nuen.

 

        — Ez zaizkit laket. Ez dira onak eta.

 

Begirada harritua jaso nuen. Eta besteek nik bezainbeste. Barragarria zen jende guztia, han, elbarririk, airean zotza eskuan hartua zuela, zein ahoan sarturikoa ateratzeko indar gaberik, zein beste batzuk zulotxuan oraindik xixtatu ezinik. Begirada oro Mikelengan, sorpresaz. Eta hura, trankil jaten.

 

Martinez andrea, erreakzionatu zuen lehenengoa.

 

        — Zer diostazu? Baina... ederto daude, Migel!

        — Ez da egia. Zeren...

 

Azalpen luzea bota zigun. Gatza larregi. Saitsaren akatsak, marraskiloaren kalitatearekiko zerbait... horrez gainera orain gogoratzen ez dudan eta abar amaigabekoa. Aho zabalik entzuten genuen guztiok.

 

        — Parka, Joxe. Badakizu beti egia diodala. Ez dizut minik eman nahi, baina besteetan askoz ere hobe prestatu dituzu...

        — Ezetz! Ez didazula minik ematen, koño! —minduta zegoen Joxe gixajoa— bakarrik ez naizela ados zurekin. Nik uste...

 

Eta marraskiloaren filosofiaz solasaidi sutsuan murgiidu ziren. Ulergaizki, lehen onak zireia esan zuten batzuk atzerantza zihoazen. Beno, egia da Migelek esana zerbaitetan... gaziegiak badaude, bai... ez duzue garrastasun pittin bat nabaritu, e? Martinez andrea sumindurik zegoen; garbitasuna zalantzan ez duzue jarriko, ezta? Josek, gaidurik, laguntza eskatzen zuen begiradaz.

Mahaikideak bi taldetan banandu ziren, alde eta kontrakoak. Eta ni, erdian. Maltzurkeriaz —neure berritasunaren babesean— galdetzen nuen:

 

        — Zertan gelditzen gara azkenean: onak ala txarrak dira?

        — Ez duzu lehen esan atsegin dituzula? Onak dira, ba, eta kitto! —ebagi zidan andre anfitrionak hozki.

 

Zotzak airetatik zulotxoetara berriz; ahoan zeudenak atera eta astiro mastikatzen zituzten tripatxo lingirdatsuak; konkadura oskoldunean zihardutenek azkenean xixtatu zuten... Gauzak bere senera etorri ziren, azaletik soilik: Giroan ezgozotasun kutsua zegoen, etxe hartatik irten arte —nahiz Jose eta andrea etengabeki ahalegindu haseran zeuden bezala— jarraitzeko.

 

Mikelek, kanporatzera gindoazenean, Jose agurtu Zuen, serioski. Sendoki estutu zuen berakatz usaina zuen esku sukaldaria.

 

        — Sarritan pentsatzen dut zergatik ez zidaketen mihia ebakiko...

        — Ixil, Migel. Ixil...

 

Jose hunkitu egin zen —ez nago ziur lagunaren hitz damutuaz edo eta afarian igarotako urduritasunaz— eta, ezetz, ezetz, beharbada arrazoia zuela... Bera bezalako lagunak behar árela mundu faltso honetan... bestela, zertarako, ba, lagunik? Egia esan oso arin egin zituen marraskiloak. Arinegi, agian. Bera kopuru txikitxua prestatzen ohituta zegoen, baina hainbat ziren... Bera ere zerbait arraroaz ohartu zen, bai, baina, badakizu... norberak bere buruari ez dio ile usteldua ikusten. Eta bla... bla... bla...

 

Mikel eta biok kalean bakarrik geundenean, bera, betilun, ixilean zebilen, bihotz zimikuz ezin nuen tutik esan.

 

        — Beno, zer? Ez duzu ezer esango? Mututu egin al zara?

        — Zer esan nezake, ba? Ikaragarri egon naizela. Neure lagun hoberenari hau egitea ere! Urka nazala merezi dut, urkatzea!

 

Eta ni, alai —alaiegi, beharbada— baietza, «itzela zara, Mikel», «Benetan txarto portatu zarela!». «Lotsagabe!». Eta nire baitan, zoragarria. Zoragarria zara, laztana. Zurea bezalako indarra eta adorea maite dut, sutsuki.

        Nire hitza eta doinua ez ziren ados, antzaz. Zeren Mikelek izugarrizko begirada serioak jaurtikitzen baitzizkidan.

        Gogorra zen Mikel, bai. Egiaren gogortasunaz. Behin batetan, honelako beste bat egin zuen. Baina hura gutxiago atsegin zitzaidan, neuri egin zidalako.

 

Bere urtebetetzearen data hurbiltzen zen. Banekien eguna, aldi batetan —despistaturik eta interes gutxiz egongo banintz bezala— galdetu niolako. Orain dela asko zen, baina esana iltzaturik gelditu zitzaidan betikoz: urriak 28an. Eta hileak igarotzen ziren bitartean nire baitan iraun du egun horrek barnean zeraman esperantzarekin batera: gauza ederren bat, zoragarria, opatuko diot.

 

Horretaz makina bat buelta eman mon buruari. Zer gustatuko litzaioke? Asko erretzen du —bere bizimodua birpasaka jo eta ke! Winston, bell. Nola, Winston-kaxa eta txiskeru bitxiduna? Ez, ez, urrezko pizgailua dauka, bere amak erosia. Eta tabakoa bakarrik opari pobrea da. Habanar zigarroak? Bere zirriztua da. A, zozokeria. Ze opari klasiko eta irudimen gabekoa! Hautsontzi bat. Bai, kristalezko hautsontzi dotorea... edo zilarrezkoa, bere etxeko apaletan edo mahaigainean, edo besaulkien alboan duen horretako bat. Zertarako beste bat burrustan badauka? Horrez gainera hautsontzia ez da barruko erregalurik, ez: Beste gauza bat.

 

Ondo janztea gustatzen zaio. Gorbata konplikatuak eramaten ditu lanera. Egia, ez ditut asko maite. Baina ez diot gorbatarik erregalatuko, ezta? Lotsaz hilko nintzatekeen!

 

                Zapatak. Larruzko eta finak gastatzen ditu. Ze zenbaki izango ote? Haundi, bera bezain haundia. 45, 46... Ez du ardurarik, kontxo, zapatak erostea gauza pertsonala da; eta erregalatzen dituena pertsona arrunta.

 

Larruzko gauzak maite ditu. Maletina! Nola ez dut lehenago asmatu? Larruzko maletina mediku-tresneriarekin. Zein tresna? Ez dut horretaz asko ulertzen, behintzat berak baino gutxiago, noski. Gainera denetarikoa dauka bere kontsultagelan.

 

Badago! Liburu bat. Liburua izaten ohi da erregalu egokia. Zein liburu? Zer irakurtzen du? Irakurri egiten ote du? Baietz uste dut. Mediku-liburuak gutxienez. Baina hortik aparte... Nobelak? Nobela klasikoren bat! Jende guztiak maite ohi ditu, ba. Neuk ezik. Baina ni ez naiz pertsona arrunta, demontre!

 

Bera normalagoa da. Gizartean erabat integratua, esan nahi dut, bestela ez da batere normala. Nola izango da pertsona arrunta berak dauzkan gogortasun, ausardia, oreka eta kualitate guzti hauekin?

 

Beno, taxuka ariko naiz ea zer irakurtzen duen.

 

        — Gaur, lur jota nago, Mikel. Gau osoan Axularren «Gero» irakurtzen ari naiz eta.

        — Aja!

        — Eder iruditu zait. Ezagutzen al duzu zuk?

        — Ez.

        — Ba, nik txikitan irakurri nuen. Badakizu, idazlan hoberenak txikitan irakurri behar, eta ez jabetzeko inoiz, erarik aproposena. Ezta?

        — Bai.

 

Ez nekien nola apurtu giro hotz hori. Ez nuen ondo ulertzen Mikelen urruntasuna.

 

        — Gehiago irakurri behar dudala pentsatua dut. Irakurtzea oso gauza interesgarria da. Baina aspalditik ahaztua neukan zaletasun hau. Ez dakit nondik hasi: nobela, baita poesia ere, Etxepare, Oihenarte... klasiko guztiak... Zeuri klasikoak gustatzen al zaizkizu?

        — Oso gutxi ezagutzen ditut.

        — Baina gustatu? Gustatu egiten zaizkizu?

        — Oso gutxi ezagutzen ditudala!

        — Egia esan, nik ere nahiago ditut oraingoak —arnasbehar kontrolezina neukan— badakizu, Xabier Zorroza, Laura Mintegi, Xabier Kintana... eta honelakoak. Zeintzu dira zeure gustokoak?

        — Ez dakit.

 

Gran Vian geunden, Corte Ingleseko parean. Liburudenda batetara joateko gogoa eman zidan, leihatiletan inspiratzeko edo. Baina bera, geldi, Corte Ingleseko ikus-lehiatiletan itsatsia.

 

        — Aurtengo emakume-moda ikaragarria da. Guztiz hortera. Ez zait batere atsegin!!

 

Une batez manikiak begiratu nituen. Normalak ziruiten. Zergatik hortera?

 

Neure buruan grabatu nuen irudia, beranduago mezua iteratzeko. Baina datua hartua zegoen: janzkera hori hortera zen berarentzat.

 

Ez nekien nola berrartu haria. Mamira jo nuen.

 

        — Aizu, Mikel. Laguntza eskatzen ari natzaizu. Niretzat garrantzitsua da oso. Esaidazu zein idazle, jenero edota idazlan gomendatzen didazun, arren!

 

Begirada luzea bota zidan. Luze eta sakona. Salatuta nengoela sinistu nuen, nire helburua desestalia. Irribarre lasaiaz erantzun zidan.

 

        — Barka. Ezin zaitut horretan lagundu, Ma isa.

 

Eta maniki horterak ikustenjarraitu zuen.

 

        Ez nuen gauza haundirik atera handik. Honela eta guztiz komenigarriago iruditu zitzaidan beste opariaz aritzea.

 

Galtzerdiak? Bai, exekutiboenen modukoak, telebistan agertzen direnetakoak, ezta? Burutik nago, burutik! Eta kolonia? Senar-emaztegaiek elkarri egindako opari kurtsia izan da betidanik. Eta ni bezain kurtsia, koloniarik erabiltzen ez duen pertsona bati eskeiniz. Baina zer egiten du Mikelek, kontxo! Zer atsegin? Atsegin... atsegin... Jatea! Hori bai, urdai sakua da eta. Horrez gainera gauza finak, limika. Ikus dezagun... lebatza labean... makailo pil-pilean... ondo ornatutako indabak ere bai... Kaka zaharra! Zertan nabil, ba? Indaba pakete, odoloste kilo bat, urdai, saieski eta... den dena ondo enroilaturik zelofanan eta bigiztekin, eta... Hona hemen nire erregalu sotila, maitasunaz!

 

Burutik nago, burutik.

 

Ez dut gogoratzen —ezta nahi ere— zenbat gau igaro nuen lo egin ezinik honela. Gauza estraino guztiei gaupasa ematen men, ea oparigai-mailara heldu ahalko liratekeen. Mikel biluztu egin nuen buruaz —sikikoki, esan nahi dut, zeren fisikoki sarritan neukan buruan biluzik— bere baitan sartzeko asmoz. Bere nortasunaren zirrikitutik sartu nahian.

 

Alkohol moeta oro birpasatu nuen, —edazale haundia baitzen— erlojuak, —bazeukan hoberenetariko bat—, eskumuturreko bitxidunak —zoroa naiz? Aurpegira botako lidake hori oparitzekotan!—, alkondara-eskumuturrerako bikiak —modaz pasatuak daude, kokola!—.

 

Porche bat? Horretako kotxe bat ikusten zuen bakoitzean liluratua gelditzen zen —bai ideia nirea, kotxe bat!— bolalumak, karpeta bitxidunak, ezkutitzak idazteko sorta galanta —niri, beharbada, amodioaz?—, maletak —ezteiegunetako bidaira nirekin estrenatzeko, agian?

 

Nola, nik eskuz egindako jertseiren bat? —nire amak eginez, esan nahi dut— Eta kotxerako manta dotorea gakorratzak ehorik? —hau ere, amak egina, noski— Eta irratia? —badauka!— edo magnetofonoa? —ere badauka— Diskoren bat?...

 

Eta behin eta berriro liburuekin gertatu zitzaidaná: ea ze musika moeta gustatzen zaion, ea gustatu egiten ote zaion, ea... Neure burua berriz ikusten nuen Corte Ingleseko ikus-leihatila gezaren aurrean. Badakizu, laztana? Disko zoragarria entzun dut. Honela da kanta —eta, lerdoki, nik kantatzen dudan era desfinduaz, lalala... lalala... lalala...— ezagutzen al duzu? Baina gustatu bai? Ez, nik ere beste batzu nahiago ditut:...? Zeuri ere hauek gustatzen?

 

Eta bien bitartean Mikel, atsegin ez zuen moda hortera batetan.

 

                Azkenean bilatu nuen gauzarik aproposena: argazki bat —nitaz, jakina— argazki haundi eta ondo enmarkatua. Zeren argazkizalea baitzen; egitera baino ikustera zaleago. Bere gurasoen etxean egon nintzenean horretaz konturatu nintzen, senide-albuna gogoz erakutsi zidalako. Hemen, amona. Bai itxura! Eta ederra zela esaten da. Hemen aita-amen ezkontzan. Primeran zegoen ezkontza hura. Beno, nik ez nuen ikusi, jakina —ez pentsatu penaltitik irten nintzenik, e? Nire gurasoak oso formalak ziren eta. Beste honetan beraien lehenengo etxe aurrean. Etxe ederra, ezta? Begira ezazu lorategi zabala. Lorategizaina hor dago, hura, urrun eta txikitxu ikusten dena. Badakusazu? Tamalez galdu egin zuten etxea. Gerratean edo, badakizu.

 

Larritasunez ari nintzen amaren baserriaz pentsatzen. Hain basetxe haundi eta kalamastra alta hit zenetik, mendi arteko auzotegi txikitxuan. Mikelena beste mundua zen. Ulerkaitza, niretzat. Dena dela utertu beharko nuke, Mike! ulertzeko.

 

Beno, ez pentsatu hain dirudunak garenik, arren —nire pentsamendua irakurriko bailuen. Halere bere hitzek lasaitu ninduten, amarentzat bai, berak aristokrata konplejua dauka. Lurra zapaldu behar duela berari esatea alferrikoa da, ez du errealitatea onartu nahi. Zeuri gertatzen zaizun bezala.

 

Neuri? Zer zekien berak, ba!

 

Beraren hitzek mindu egin ninduten. Ez zekien, ez, kokolo horrek, bera maite nuenetik errealitatea ere maite nuela.

 

Tira, ez zaitez nirekin haserre. Begira ezazu beste argazki hau. Hemen, nire arreba. Txikitan. noski. Monja izan baino lehenago. Zure arreba monja da? —ni, izuz— Zergatik ez? Norbera librea da nahi duena egiteko. Ala ez? Bai, baina... uf! Beno, niri bost axola, ze arraio! Begira, hemen alta berriz. Hau beraren azkenetariko argazkia da —banekien bere alta gudan hil zutela— eta hemen ni, Madrilen, medikuntza ikasten nuen sasoian.

 

Eta honela hamaika mila argazki. Ni, egia esan, ez naiz oiz argazkizalea izan. Inoiz ez, Mikel ezagutu arte.

 

                Harrotasunaz begiratzen nuen neure argazki hipotetikoa bere ikasgela dotorean, zur ederrezko mahaigainean aitemenaren erdian. Edo bere ohearen gau-mahaian, alegia? Bai, hor hobe, nitaz amets egin dezan, arraio! Ez nuke, ez, marmorezko tximenearen apalan ere txarto ikusiko, senideek jadanik onartua baininduketen.

 

Orain, bigarren arazoa. Zein izango litzateke ezarrerarik aproposena, ahalik eta ederrena fotografia nazaten? Aurpegia soilik? Soslaiaz? Gorputz erdiaz? Gorputz osoaz? Zer gustatzen zaio gehienik Mikeli nitaz? Egun batetan esan zidan: «Zeure begiak, begi ederrak, ameslariak». Baina beste batetan: «Zeure begiak beldur ditut askotan. Posesiboegi deritzaizkit». Entzuna daukat honelako bat ere: «Itxura lirainekoa zara». Eta, alderantziz «Argalegi zaude, Marisa. Arrain-bizkarrezurra dirudizu». Noizbait Popotitosen zangoak nituela bota zidan. Eta ez dakit zer gehiago pentsatzen duen nire edertasunaz.

A, patu madarikatua, ez nau haintzakotzat hartzen, behar nuen bezala, behintzat!

 

Datu apur hauetaz eratu nuen neure irudia: begi ameslariak nabari behar, naizen baino lodiago iruditu, eta hankak ezin erakutsi. Nahiz eta berak inoiz aipatu ez, oso esku polit finak nituelakoan nago, eta belarri txiki arauerakoak. Baina zoritxarrez xehetasun hau ez zen argazkietan adierazten.

 

Honela, ispiluaren aurrean higidura lerdoak eta esaera are lerdoagoak egiten ikusi nuen neure burua, berari gustatzen zaion jantzi honetan zorroraturik nengoela, gezurrezko titiak ongi finkatuz gero argaltasuna gordetzeko. A, ze zozokeria, honela, infinituetara begiak jorik —ameslariak bihurtzeko nola ez nekiela— bularra ausartki aurreratzen, eskuak han hemenka kokatzen ari —ea azkenean bere edertasunaz jabetzen den edo.

 

Harriduraz begiratzen ninduen argazkilariak, soslaiaz aurpegia ezartzeko esaten zidanean; eta nik, ezetz, begiak klarki erakusten behar nituela. Zalantzaz, zergatik ez zangoak, lirain eta ederrak baitziren; eta nik, ezetz, Popotitosenak zirela eta. Beldurrez, gorputz erdia soilik ez dagokidala, gorputz osoz askoz ere hobeto; eta nik, ezetz, gorputz enborreraino ez beste. Izuz, bularra lasaiago utzi beharko, ez hain aurreratua; eta nik, ezetz, niretzat zen argazkia eta honela nahi.

 

Ikaratuta zegoen gizarajoa, argazkia egin orduko, eta ez esateko inori argazki hau berak egin zidanik; eta nik —nire begiak Done Klararenak bezain mistikoak— ezetz, geldi lasai zeren honetan tutik ere ez.

 

A, zenbat bira eta behar azkenean hozki entzuteko.

 

        — Baina... argazki bat?

        — Bai. Gustatu egin zaizu, ezta? Nola ikusten nauzu?

        — Jainkorako! Nondik atera duzu gustatuko litzaidakeela? Ez dut inoiz opari kurtsi eta horteragorik ikusi. Gainera, ez zaude oso ederreztaturik.

 

Ezpata batek ebagi zuen nire bihotza. Lurrera ez jausteko buelta erdia eman eta neure muztio edalontzia oratu nuen, indarrez. Gogoz edan nuen, edari hartan mina amatatzeko edo.

 

Edalontziaren ipurdian irladaturiko amorruzko malkoetatik zehar, neure zalantzak, gaueko bakarrizketa galduak, ilusio tentelak, berari egindako tanteiu modorrak... lotsarazi egin ninduten. Min eta lotsa batera esku dardariaz sostengantzen nuen kristalezko edalontziaren ipurdia.

 

        — Barka, Marisa. Nahiago izan zenukeen nik gezurra esan eta oso opari polita zela esan niezazun?

 

Ezetz, esan mon estulka —muztioaren ginda eztarriaren okerreko zulotik edo— eta berak are gehiago konplikatzeagatik jarraitu zuen.

 

        — Makina gauza oparitzeko izanez nola aukeratu duzun hau, hain zuzen, ez dut ulertzen.

 

Ginda bihurriak sorturiko negar zozo batetan galdetu nuen ea nahiago zukeen gorbataren bat, ausaz.

 

        — Behintzat gorbatak, deigarriegiak ez badira, erabili ahal.

 

Urruma etengabekoaz, beno, beraren etxeko apal batetan ezar nintzakeela, familiaren beste erretratuen artean.

 

        — Baina, Marisa, amona aitite eta senideen argazkiak agerian ezartzea ohitura da. Baina zeurea modu berberaz, ez. Gauza kaxkarra, benetan.

 

Noiz eta une hartan ez ninduela maite jabetu nintzen. Noiz eta orduan, ez dakit zergatik, nik nahi nituen bezala ez zirela gauzak. Eta Mike! lortu nahi banu askoz ere gehiago burrukatu beharko. Bestetan zuzen joko nuen eta galdera zehatza egingo.

 

        — Nahiago dut itxaron, Marisa. Ez nago oraindik oso ziur, benetan. Eta ezkontza garrantzizko gauza da oso.

        — Noski, Mikel. Erabat ulertzen dizut.

 

Minduta nengoen, nahiz honela hitz egingo zidala susmatu. Zer nahi zuen, ez ezkontzekotan? Berak, hain legalista eta katolikoa gainera, beste plana proposatzen ote zidan? Zer espero zuen nitaz, bada? Zerbait esan behar nuen neure harrotasuna garbitzeko. Bera zegoen egoera berberan nengoeia oharteraziko nion. Zer pentsatuko zukeen harroputz horrek, kontxo! Beragatiko maitasun sutsua neukana, nolabait gorde behar nuen eta.

 

        — Beno, egia esan behar badizut, ni ere ez nago oso ziur zutaz —ukatu egin nion— ez dakit oso ondo zergatik, Mikel. Ezagutzen nauzu eta badakizu zenbat kostatzen zaidan neure sentimendua taiutzea... Ezkontzaz hitz egin dut katolikoa zarelako, eta ezin izango duzula beste planteamendurik onartu...

 

Lasaitasun-hasperena bota zidanean neure hutsa ulertu nuen. Barne zama soingainetik kenduko bailuen, ni ez kezkatzeko, itxaroten jakingo zuela esan zidan jatorki. Kirten honek!

 

Behintzat banekien nirekin oheratzeko oraindik ez zegoela prest. Zikin madarikatua! Zergatik ez nau maite? Zer falta zait bere begietan erakarria bihurtzeko? Jakin behar dut, jakin. Eta maite izango nauzu etsian, pepelerdo horrek!

 

Oraindik ez nekien zein zen bere irudia andre idealarekiko. Hortik has, beharko nintzateke.

 

        — Begira, Mikel, zein ederra den andre hori!

 

Gure aldamenetik kristoren andre ilegorria igaro zen.

 

— Zein?

— Horixe. Aurrean duzun horail hori.

— A! Bai, ondo dago. Baina deigarriegia.

— Ze ardura du, polita bada?

— Beno, bai. Baina nahiago ditut zogiagoak zaretenok.

 

Zoriontsua senditu nintzen. Bere begi aurrerako nire beste kualitatea jadanik ezagutua nuen Hau garaipena, bihotza!

Hain pozik nengoen ezen ilegorritasunaz galdetzea ahaztu bainuen. Bestetarako utzi nuen beltzarana ala ilehoria nahiago zukeen.

 

— Aizu! Konturatu al zara andre horren adats ederraz?

 

Ixilean begiratu egin men. Une batzuk ez beste behar zituen balioztapena emateko.

 

— Ile zoragarria, bai. Baina ez dagokio aurpegiari.

— Nola! Aurpegi bakoitzari bilo zehaztua behar zaio, la?

— Jakina, andre! Orain arte jabetu gabe? Argi dago ez arela perxenta, Marisa.

 

Une hori probetxatu nuen zuzen jotzeko.

 

— Eta nire aurpegiari badagokio bilo hau?

 

Begirada luze eta gozoa egin zidan. Gorritasun indiskretoa igon zitzaidan masailetara.

 

— Dexente xamar, Marisa. Dexente xamar.

 

Ez nuen gar larregirik igarri bere abotsean. Zalantza beltzetan utzi ninduen alu horrek.

 

 

        Bere etxean argazki iluna ikusten ari nintzeneko egunean izeko baten begi ederrak, berak ikusita, ederrenik ederrenak zirela esan zidala oroitu nuen. Artez artez eraso nuen.

 

        — Nolakoak ziren zure izekoaren begiak, Mikel?

        — Zertara dator galdera hori`?

        — Nik zer dakit! Jakin nahi dut eta kitto —dardara kontrolatzen ahaleginduz. Latzegi nengokeela konturatu nintzen, berandu—. Esaidazu nolakoak ziren.

        — Ba...

 

Hitzaldi luzea bota zidan. Jesus mila bider, zenbat gauza. Ez ote zitzakeen izango beraz maiterninduta? Sakonak zirela... beltzegiak baina goxoak... Barre egiten zuten ahoarekin batera... Adierazkorrak... liburu zabala bezain ulerkorrak... Ameslariak...

 

        — Neureak bezain ameslariak?

        — Ameslariak dira zureak?

 

Asaldatu egin nintzen berriro. Lotsa zorigabeko hau!

        — Zeuk esan zenidan egun batetan.

        — Ez dut oroitzen —orain etengabeki ikertzen zituen nireak. Errea senditzen nintzen—. Ez dakit ameslariak diren ala ez.

        — Atsegin dituzu? —nire abotsean beldurraren dardara— Esaidazu egia.

        — Bai... ala ez, ez dakit. Arraroak dira.

        — Arraroak? Zertan datza arrarotasun hori?

        — Nik zer dakit, Marisa. Politak dira baina askotan ez ditut ulertzen.

 

Ez nuen gehiagorik galdetu. Abotsean haserre pittin bat igarri nion eta. Gehiago sakontzekotan pikutara bidaliko nindukeela beldur nuen. Pikutara, betikoz.

 

Zoli baino zoliago ibili beharko nintzatekeen.

 

        — Begira Mikel. Aspaldidanik ez nago pozik neure nortasunarekin. Argi daukat hainbat gauza aldatu beharko nukeela. Ez dut Liste izakera betidanik dugunik, nire Listez moldatu ahal gara eta ahalegindu egin behar dugu hobetzeko. Baina ez naiz pentsakorra. Ez dut zuk duzun beste logika metodorik. Sutsuki eskatzen dizut laguntza.

        — Zer nahi didazu esan? Nik esan behardizut zertan aldatu?

        — Horixe.

        — Zoro zaude, Marisa! Hori, norberak jakin behar du eta.

        — Baina nik ez dakit. Horretarako behar zaitut.

        — Ba, begira, hor duzu lehenengo egitekoa. Zer nahi duzun lortu aztertuz gero, errazago izango duzu zertaz aldatu. Eta zer gehiago?

        — Ba, gero, medioak jarri, pentsatutakoa burutzeko.

 

Hori guztiori egina nuela ez mon esan. Bera lortu nahi nuen, baina medio aproposak topatu gabe. Edo bilatzen nituenek fruiturik ematen zutela, hobeto esanda.

 

        — Ulertu egin dizut, guztiz. Eskertzen dizut laguntza hori, niretzat beharrezkoa da eta. Zer da zuk gutxienik maite duzuna nire izakeran?

        — Ze ardura du horrek?

        — Bai duela. Pertsonek kontseilua behar dugu. Norbere buruak garbiago ikusten ikasteko. Eta zu zeu, gehien ezagutzen nauzuna zara.

 

Soken artean neukan. Ihes egiterik ezina. Ezgozoa aurpegian marraztua zuelarikjarraitu zuen, nekez.

 

        — Beno, ba... zeure ziurtasun falta, esate baterako. Zeure zalantza. Kontradizkioaren erdian beti aritzen zarela...

 

Kaka mila bider! Ez nauzu batere ulertzen. Ezagutu zintudanetik zalantza oro desagertu, txo.

 

        — ... eta kontradikzio horretatik irtetzeko behar nauzulako maite nauzu.

 

Izutu egin nintzen. Egia ote zen?

 

        — ... Bai, bai, ez harritu! Pertsona segurtzat hartzen nauzu, eta horregatik maite. Behar dituzun gauza guztiak maite dituzulako.

        — Zalantzan jartzen duzu nire zuregatiko maitasuna?

        — Ez, beharra maitasunaren oinarria da eta.

        — Orduan?

        — Zalantza iraupenean dautza. Ez dakit zer gertatuko den segurtasuna lortua izango duzunean.

 

 

                Euria moteldu egin da. Lur jota nago, baina klinikara joan behar, gau-txandako gelatxoan berriro aritzeko. Eztarrian izugarrizko korapiloa egin zait. Ez dakit zer demontretarako desestaltzen ditudan oroimenak, koño!

 

Klinikan, haurdun kexak jo eta ke. Erizain, otoi, egin eidazu zerbait mina kentzeko! Ez da egongo lasaikaririk? Ziur ezetz, ziur honetarako ez dutela ezer asmatu oraindik? Ezin dut gehiago, hau akabua!

 

********************************