Babiecaren hotzikarak
Babiecaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
Joseba Alkalde
1955, Lekeitio
 
Babiecaren hotzikarak
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5730-6
aurkibidea
 

 

—36—

 

                                                luze iritzian

hirugarren izarrari eta bere segundo erdi hordi eraztuntsuari

puztu zaizkie esku zorrotzak haurren liburuetan rekonstituyenterik gabe

eta pusilameñoki, nahi arrelepo nahi tantoballe, erromerira

doaz, 96 gradutako alkohola irenstera beren sumendizko kraterren

ontzi gorrietan

                                                luze iritzian arrazoiarekin

Ai Garimasu (hau bai askatasuna)

baina sakona izan behar da, bortitza

gizartearen ordena desafiatzeko eta tabu guztien monotonia astuna hausteko.

ikusiko dut oraindik kanta disonante hau kantatzen: esan zuen edonork.

etxeko indararrotzak mendeku bila dabiltza.