Aurkibidea
"Oparotasun eta loria" kalean detenitua
Urriaren hamarrean Tiempao gartzelara trasladoa
Presondegian senarra bisitatzen
Lungan aldetik Tungchun aldera
Instantzia bat lagunarentzat egiten
Hazilak hamabi: aidetiko erasoa
Ouming alderako trasladoa berriro
Pinyang aldeko gartzelan ume bat
Mo jauna, Pinyang aldeko gartzeleroen burua
Luzaroan interrogatoriorik gabe
Erresistentziako Laugarren Herrialdeko bulego politikoan
"Garbitasun eta argitasunaren festa"
Denbora galduagatik negar kanta
Zeldatik kanpora paseatzeko baimena
Aurkibidea
"Oparotasun eta loria" kalean detenitua
Urriaren hamarrean Tiempao gartzelara trasladoa
Presondegian senarra bisitatzen
Lungan aldetik Tungchun aldera
Instantzia bat lagunarentzat egiten
Hazilak hamabi: aidetiko erasoa
Ouming alderako trasladoa berriro
Pinyang aldeko gartzelan ume bat
Mo jauna, Pinyang aldeko gartzeleroen burua
Luzaroan interrogatoriorik gabe
Erresistentziako Laugarren Herrialdeko bulego politikoan
"Garbitasun eta argitasunaren festa"
Denbora galduagatik negar kanta
Zeldatik kanpora paseatzeko baimena
LATZA DA BIZITZAREN BIDEA
I
Mendi eta haitz garaiak oinez ibili
ondoren,
Nork asmatu lautadetan arrisku handiagoak
aurkituko nituela?
Mendietan tigrea kausitu nuen, eta
ez zaitzaidan deus ere gertatu.
Lautadetan gizonak kausitu nituen, eta
gartzelara jaurtiki ninduten.
II
Ni Vietnam aldeko ordezkaria nintzen,
Buruzagi garrantzitsu batengana nindoan
Txinara.
Batbatean, bide barearen gainean ekaitza
lehertu zen,
Eta ohorezko gonbidatutzat gartzelaratu ninduten.
III
Gizon arteza naiz, kontzientzian ez dut
mantxarik,
Baina Txinaren aldeko espiatzat salatu ninduten.
Bizitzaren bidea ez da erreza
sekula izan,
Baina gaur egun are zailagoa da.