Keinu konplizeak
Keinu konplizeak
2018, poesia
88 orrialde
978-84-17051-12-9
azaleko irudia: Kepa Gonzalez
egilearen argazkia: Dani Blanco
Karlos Cid Abasolo
1963, Madril
 
 

 

TELEBISTARI BEGIRA (2)

 

 

Eta ez diot hormatua izateari beldur

berrogei hanka

hamar hanka baino gehiago zaizkidala

baldin badut

aldarrikatzen,

nahiz eta hamar horiek

edukazio oneko populuaren

ahotan

(arrazoiz,

legez,

nahigabeturiko ahotan)

egon,

beste berrogei haiek

ahanztura edota

ukoaren zokoetan

hobiraturik.

 

Hamar hanketatik zortzi

berde,

berrogeietatik berrogei

biluztasuna bezain koloregabe.