Ametsak ere zain
Ametsak ere zain
2015, poesia
104 orrialde
978-84-92468-70-6
azala: Vladimir Burliuk
Mikel Antza
1961, Donostia
 
2012, nobela
2010, nobela
1987, ipuinak
1985, antzerkia
1984, ipuinak
Ametsak ere zain
2015, poesia
104 orrialde
978-84-92468-70-6
aurkibidea
 
Ametsak ere zain
Mikel Antza, 2015

Hamar urtean kartzelan idatzitako poemek forma berezia hartu dute orain Mikel Antzaren gogoan: erreka moldeko sei poema luzek osatzen dute Ametsak ere zain, Antzaren lehen poema-liburua. “Poema gordinak dira” diosku idazleak, “heriotza eta kartzela eta gerra dute gai. Baina maitasunezkoak ere badira, norbanakoa dutelako gai eta helburu, askatasuna dutelako amets”. Kantu zabal baten tankera hartuko diozu obrari, horrexegatik dakar azpititulu gisa: garaitu gabeen balada.

bideoak:
Hitzen Uberan (2015-04-30)
kritikak:
Egia absolutua, Javier Rojo, El Correo, 2015-05-02
«Heroien garaia dagoeneko pasatua dela konturatu ez eta egoera berriaren aurrean egokitzeko zailtasunak dituen idazle baten testua iruditu zait liburua».
Mugak, Iker Zaldua, Gara, 2015-05-09
«Batzuek ez dute irakurriko Mikel Antzarena delako, beste batzuek horregatik irakurriko dute. Nik irakurtzea gomendatzen dut, idazle trebea ikusten dudalako, sinaduratik harago».
Epistolak eta letaniak. Pistolak eta letaginak, Mikel Asurmendi, argia.eus, 2015-05-14
«Antza poetak dioenez, “kapitalismoa geu baikara”. Ez da gutxi horretaz jabetzea, are gutxiago poetak gotorlekutik —gorroto lekutik— irteteko ikasi beharra onartu duenean».
Porrotak zizelkatutako garaipen ametsa, Hasier Rekondo, Berria, 2015-05-24
«Norberaren baitako hori iruditu zait Antzaren ahots poetikoaren alderik lortuena eta erakargarriena, ezbairik gabe. Militantearen testigantza politikoaren aztarnak liburu osoan zehar barreiatzen badira ere, Antza poetak ez du inoiz galduko irudigintza ferekatzeko grina».