kritikak:
Gu eta haiek, Javier Rojo,
El Correo, 2014-05-10
«Poemak eraikitzeko, ohikoa izaten den iruditeria erabiltzen du idazleak, bi metafora nagusiren inguruan antolatuta: itsasoa eta kartzela».
Oroimenak ziegara itzuli nahi du, Hasier Rekondo,
Berria, 2014-05-25
«Poemarioan amodioak badu lekurik. Erromantizismoan eraikitako maitasunaren eredua esan nahi da. Poeta zerbaitek askatuko badu, maitasuna izango da. Maitasuna, ezindua den heinean, idealizatua izango da, eta horrek baditu bere arriskuak».
Aterik gabeko mundua, Igor Estankona,
Deia, 2014-06-21
«Kartzelako poemak bigarren bat ez egiteko tentazioari eutsi, eta hanka bat barruan eta bestea zeruan dituen poema liburua ondu du —berriro— Etxaburuk».
Barren-barrenekoak, Iker Zaldua,
Gara, 2016-05-21
«Ohituta gaude, zoritxarrez, kartzela usaina duen literatura suminduaz gurean, amorrua eta aldarrikapena gordetzen dituena. Hemen, ordea, ez dugu tonu bortitz hori aurkituko, ahots apalagoz hitz egiten digu Etxaburuk, hizketan ari da».