Aurkibidea
HEZUR ONDOKO MAMI
NOLA JASO OTE ZUEN HARRIA TRIKUAK?
Haurren munduratzea gurasoei esplikatua
UR GAZIA ZARA
LASTER GURE ALABA
ZU BEZALAKOA IZANEN DA
ADISKIDE BI
—kontuz autoekin
ez zaitzatela zapaldu
bidea iragaiterakoan, esan zion zakurrak
—zaindu hire larrua
—eskerrik asko, laguna
erantzun zion katuak
—orain pobre bizi haiz
baina noizbait
txanponez betea egonen haiz
—ba ote?
ikusi duzu inoiz
zakur bat irri egiten?
orduantxe egin zuen irri zakurrak
—katanarrua eginen ditek
hire larruarekin, laguna!
eta honelaxe erantzun zion katuak
biboteak harrotuz:
—hoa zakurraren salara!