Tundra
Tundra
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-52-5
azala: Borja Estankona
Igor Estankona
1977, Artea
 
2020, poesia
2009, poesia
1998, poesia
 

 

BERPIZTEKO KANTUA

 

Iluntzea zeruaren josturatik harilkatzen ikusten duzu,

munduak ezin diolako luzaroago eutsi

eguzki nekatu eta galtzaile bati.

Atzeko hankek huts egiten dioten lehoi bat zara zu ere.

Nik ezagutzen dut zure istorio isila,

haririk gabeko piano batek bezala kontatu zenidan

gatibu zegoen bitartean erditu zela zure ama.

Baina neke hori astunagoa da,

belaunikatzera doan norbaiten dardara duzu ahoan.

Eta badakidan arren belauniko jartzea ez dela erortzea,

ezagutzen dut zure istorio isila

eta ez da horrela bukatzen.

Egizu lo. Ilea laztanduko dizut gau luzeenean.

Goizean, izotzak hoztu ondoren,

bigarrenez urtutako metal batez eginiko ezpata izango zara

nire eskuetan.