Aurkibidea
PORTUAN UME
LIBURUAK LEIHO
Langue et civilisation françaises
ONTZIA METAFORA
GELTOKI ONDOKO ETXEA
GÜNTERREN MALURA
MONIQUEREN ARAOA
ITSASOA EZ DA NEUTRALA
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
UMEAREN HERIOTZA
Aurkibidea
PORTUAN UME
LIBURUAK LEIHO
Langue et civilisation françaises
ONTZIA METAFORA
GELTOKI ONDOKO ETXEA
GÜNTERREN MALURA
MONIQUEREN ARAOA
ITSASOA EZ DA NEUTRALA
Amerikaren konkista ezinezkoa gertatzen bada ere kontsolagarri
UMEAREN HERIOTZA
ONTZIAREN SEMANTIKA
III. Reicheko teorikoek diote urpeko borroka
Kortsarioen gerlaren berpiztea besterik ez dela
Ahulek indartsuenaren aurka asmaturiko legezkotasuna
Armek gehiago egin omen dute berdintasunaren alde berbek baino
Eta ume batek ezin du zain egon jostailua mustu gabe
Agindu zuzenak etorri artean bere erantzukizunak
Hartzen ditu urpekontzi aleman bat dauka aginduetara
Ingalaterra guztien salaketa bereganatzeko
Handiek ezlegezkotzat harturiko arma
Humanitateak kondenatu egin duen asmo baten alde
Besterik ez dut behar XXI. mendeko portu neutralak
Ikaratuko dituen iduri bortitza egiteko
Urpekontzi nazi bat kapitulatu nahi ezik
Eta haurtzaro luze batek TBOetan irentsi zuen Otto eta Fritz
Guztien ankerkeriaz armaturik munduratuko naiz
Demokrata zintzoen kondenari bularra zabalduz
Deabrua ez zaigu inoiz bidera irten hitzarmenik eskaintzeko
Gure itzalak ez du balio ez dut uste arimarik daukagunik
Ahulegiak gara infernukoek kontuan har gaitzaten
Itsasoratze hau ez da madarikazio eternal bat beraz
Indar koerlazioaren ondorioa baizik
1959an II. Mundu Gerla aspaldian amaitua zen
Baina Otto eta Fritzen fantasmak hantxe zeuden
Torpedoen hodietan gordeak ume baten belarrira gozo
U-115 urpekontzi abandonatua Gran Solen
XX. mendeko azken balea kuadranteko kaian lotua
Bitakora kaier berriak idatzi nituen
Meridiano guztiak antolatu nituen ostera
Jazarrerako hodi hutsak hornitu nituen
Marinela izandako guarda alkoholikoaren antzeko
Fantasma bizartsuen eskifaia erreklutatu nuen
Gorila sarjentoa Johnny tenientea Eisenhower jenerala akabatzeko
Ez dakit itsasoak zentzu historiko bat emanen digun
Nire herritarrek beti nabigatu dute drapo arrotzen pean
Gerlari trebeak izan dira lan-indarra nornahiri saltzeko eta bake aroan
Hemen beti eman izan zaio apaizari balearen mihia
Menturaz Mendebaldearen madarikazioa hartu beharko dugu geure gain
Bete gabea daukagun zeregina kunplitu ahal izateko
Baldintza objetiboen gainetik dago heresiaren lilura