Hodeien adorea
Hodeien adorea
2012, nobela
216 orrialde
978-84-92468-38-6
azala: Inés López Ortega
Yoseba Peña
1977, Sodupe
 
2018, nobela
 
Hodeien adorea
Yoseba Peña, 2012

Plaza zokoan hil duten droga-saltzailea da nobela honetako kontalaria: hitzontzi jasangaitza, isekaz eta gorrotoz mintzo den sasijakintsu hastiagarria. Trapitxeroak heriotzatik begiratzen die iragan hurbileko gertakariei. Eta hiru anaiaren inguruko pasadizoak jaulkiko ditu: Txefe kotxe mekanikaria, Jon unibertsitarioa eta Hodei autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa gozotik baino.

      Yoseba Peñaren lehendabiziko nobelak gaur egungo deskalabru baten malur eta okerrak eszenifikatzen ditu, tragedia klasikoetan bezalaxe sustatzaile darabiltzala bortizkeria, iruzurra, saldukeria, krimena.

bideoak:
Noaua (2012-05-17)
kritikak:
Donostiako maskorraren azpitik, Bixente Serrano Izko, Berria, 2012-06-10
«Denboraren kate-begiak, haien zurrunean baina balizko bertze posibilitate bati begirada itxi gabe. Hori bai, erremediorik ez duen eternitate batetik ikusiz denboraren segida zehatza, gertaeren eta bizipenen kateamendua».
Desberdina, Javier Rojo, El Correo, 2012-08-18
«Zinikoa eta eszeptikoa da narratzailea, eta gertakariak kokatzen diren hiriaren (Donostiaren) azal ikusgarriaren atzean dagoen barne ustela nabarmentzen saiatzen da».
Hodeien adorea, Lurdes Imaz, Aizu!, 2012-11-04
«Irakurlea azken orrialderaino harrapatzen duen erritmo bizia lortu du egileak. Alde batetik, denbora eta ahots narratzaileak nahasteak arretaz irakurtzera behartzen du. Bestalde, hainbat baliabide interesgarri erabiltzen ditu».
Hodeien adorea, Adriano de Mata, hirinet.net, 2013-07-18
«Hasierako hilketaren ondoren jazo litezkeen hainbat aukeraren proposamena ere bada eleberria. Edo, bestela esanda, pertsona adina egia eta gezurra daudela baieztatzen duen tesia, pertsona orok bertsio bana dugula dioen tesia».