Sotero Mujika bertsolaria Baroja moldiztegira joan delarik paperean jarriak dauzkanak inprima ditzaten, enkargatuak tipografo berria aurkeztu dio: “Frantsesa da. Oraindik ez du bertsorik inprimatu, baina ikasi beharko du”. Halaxe ezagutu du Émile okzitaniarra, Parisko Komuna garaiko udaberria bizi izan zuen erreboltaria. Harekin eta Alberto izeneko estudiantearekin tabernan biltzen hasiko da Sotero asteazken iluntzetan, eta iraultzaz hizketan, eta elkartasunaz eta .
Mikel Peruarenaren lehenengo nobela honetako gertakariak, Donostian 1897ko martxoan hasi eta 1900eko azaroan buka, Sotero Mujikaren ahotik jaulkiak dira. Eta hiru protagonistek arrisku handiko egitekoak dauzkaten neurri berean, ausart eta esku trebez kontatu ditu Peruarenak ere, koipekeria eta aringarririk gabe.