Aurkibidea
Hitzaurrekoa
Jokin Urain
Zerua urez hustu zen bitartean
Haizea mindu gabe
Goizalde Atxutegi
Aurkibidea
Hitzaurrekoa
Jokin Urain
Zerua urez hustu zen bitartean
Haizea mindu gabe
Goizalde Atxutegi
Haizea mindu gabe
hitz egin nahi dut,
nire hitzak leunki
barreia daitezen airean
giro goxoa osatuz,
gaiztakerietatik ihesi.
Haizea mindu gabe
idatzi nahi dut,
buruan igerian ditudan
ideiak moldatuz,
tristurak eta pozak islatuz,
papera koloreztatuz.
Haizea mindu gabe
sentitu nahi dut;
haizea mindu gabe
barre, negar, oihu
egin nahi dut.
Askatasunean bizi nahi dut
haizea mindu gabe.
Goizalde Atxutegi