Idazlegai baten eta idazle adindun baten arteko enkontrua itsasertzeko etxe batean. Sos gutxi eta grina handia duen ikasle gaztea da Mara Meleiro; hark sakon miresten duen idazle eskarmentatua, berriz, Maria M. Muller. Iraganeko amorrua eta musak galduta, etxe apartatu batean bizi da orain, maitale ohiak gogoan, zakurra paseatzen, lorategiari erne. Bakardadearen Jainkosa da, Meleiroren begietara. Ikasle-egoitza batean bizi da bera, edertasun zakarraren bila.
Ziklamen-egunak, hortentsia-egunak, krisantemo-egunak, astakardu-egunak eta gezurrak egia asko salbatzen dituen egunak datoz liburu honetan. 1990eko urteak; eskutitzak, walkman bat eta kandela-argia, zein zeinen erreplika.
Zer den bizitza eta zer kontakizuna, bien arteko traizioa bistaratu du Maialen Berasategi Catalánek bere lehen nobelan.