Arroxa baina maitagarria, Xabier Mendiguren Elizegi,
Argia, 1995-10-08
«Istorio arroxa bat irakurri nahi duenak, hortaz, hemen du bat, polit askoa. Eta gainera, baditu beste osagai batzuk, hari nagusiaren aldean ahul samar geratzen diren arren arroxari kolore txuri eta berdea eransten diotenak».
Usaina eta zauria, Edorta Jimenez,
Euskaldunon Egunkaria, 1995-11-18
«Linazisororen liburuak hasierako orrialdeetan lotu zizkidan gogoa eta begiak. Zein erraz hasten den kondatzen, eta gero zelan sortzen dituen hari berriak, halako moduan non irakurlea ikaratu egiten den, jakingo ote duenentz idazleak guztietatik harmoniatsu tenk egiten».