Bar Gloria
Bar Gloria
2022, nobela
192 orrialde
978-84-17051-93-8
Azala: Arriguri
Nerea Ibarzabal Salegi
1994, Markina-Xemein
 
 
Bar Gloria
Nerea Ibarzabal Salegi, 2022

Egunaren zurrunbiloa noiz apalduko daude Ana, Rakel eta Migel, patxaran gozotan hirurei eusten dien sarea ehuntzen segitzeko. Idi buru bat dute zelatan —gorputz gaixo baten itzala ilunpean—, eta distantzia gutxira dute Paradise, desira ukatuen dantzaleku, gela erreserbatu eta moketazko hormekin; eta baita hiria ere, lagunarte berri, arrotz denaren aire urduri eta modernitatearen lokalizazioekin.

      Mundu bat kabitzen da Gloria tabernako azuleju gorri eta gainazal koipetsuen artean, eta denboraren ate ezberdinetatik sartuko da irakurlea bertara kontakizun honetan. Jendea da haren zimendu, eta konplizitate uneek, isildutako bortxa-markek, lanordu konpartituek zein elkarrizketa tarteka mutuek epeldu bezala erreko dituzte habe horiek, beste batzuk eraikitzeko, akaso. Iragan hurbil baten hitzezko filmatze bat dakar Nerea Ibarzabal Salegiren estreinako nobelak.

audioak:
“Irakurrieran”, Bizkaia Irratia, Mikel Ayllon (2023-02-11)
bideoak:
Artefaktua (2023-02-11)
Hitzokei (2023-02-03)
Kultursharea (2022-09-13)
kritikak:
Idi adarmotza, Jon Martin-Etxebeste, El Diario Vasco, 2022-09-17
«Denboran aurrera eta atzera egiten du eleberriak, baina giroa beti da duela hainbat urtetakoa, zoko usaina darion herri txiki batekoa. Gertakizun daudenak maisuki aurreikusten ditu Ibarzabalek tabernako elementuetatik abiatutako metaforen bitartez».
Taberna batean mundua, Ibon Egaρa, Deia, 2022-10-15
«Eszenaz eszena osatutako puzzlea da Bar Gloria, denboran ere atzera eta aurrera inteligenteki dabilena, eta pertsonaien bizi-puskak elkarrekin josita osatzen du irakurleak haien biografia zein psikologia ere».
Gloriarik gabeko taberna, Nagore Fernandez, Berria, 2022-10-16
«Liburuaren azalean agertzen zaigun eskeletoa bezain grisa den obra bat eraiki du Ibarzabalek: grisa leihotik ere sartzen ari den kez eta tximiniaz betetako herri industriala testuratzen zaigulako; grisa pertsonaien bizitzen eta harremanengatik».
Barraren atzetik mundua, Nerea Loiola, 111 aldizkaria, 2022-10-21
«Bizitza batzuen filmaketa bat egiten saiatu da, eta nabarmena da asmo hori, oso idazketa bisuala jasoko baitu irakurleak; bai pertsonaien kanpo munduari buruzkoa, baina baita barne munduari buruzkoa ere».
Disekatuta, Ainhoa Aldazabal Gallastegui, Argia, 2023-01-29
«Giroa sortzeko abilezia handia erakutsi du Ibarzabalek, eta kontatu duen munduaren konplexutasuna estilo propioan egiteko gaitasun osoa».