Tximeletak bizkarrean
Tximeletak bizkarrean
2018, nobela
320 orrialde
978-84-17051-14-3
Azaleko irudia: Paul Klee, Angelus Novus
Ugaitz Agirre
1992, Usurbil
 
 
Tximeletak bizkarrean
Ugaitz Agirre, 2018

Liburu bat apalategitik hartu eta leihotik bota du emakumeak. Editorearen deia jaso du jarraian, ea hurrengo nobela noizko...

      Sara Historia irakaslea da Florentziako unibertsitatean. Ikasturteko lehenengo egunean istripu txiki bat izango du, iraganeko ezbehar bat gogora ekarriko diona. Ahizpak deituko dio egun berean, eta aitari azken bisita egitera itzuliko da jaioterrira. Baina gaztaroko mamuekin egingo du topo han. Sarak urteetan gorde du Kataluniatik ihes egiteko erabakiaren arrazoia, baina nobela autobiografikoa idaztea erabaki duenez, bere bizitzaren puzzlea osatzen hasiko da pixkanaka.

      Iraganeko mamuei izkin egiten pasa du bizitza erdia Sarak, baina bizitakoari ihes egin dakioke? Nola konpon dezakegu behinola gure barruan apurtutakoa?

      Ugaitz Agirrek iraganaren zama, genero harremanak, identitatea ditu kontagai bere aurreneko nobelan.

audioak:
“Irakurrieran”, Bizkaia Irratia, Leire Palacios (2018-10-15)
bideoak:
Xaloa (2018-12-11)
Noaua (2018-06-12)
kritikak:
Norberaren historia idazteaz, Peru Iparragirre, Berria, 2018-06-24
«Historiaz eta identitateaz dihardu oro har. Kulturarekin eta literaturarekin lotura estua du kontakizunak, eta etengabe azaleratzen dira askotariko erreferentziak, kontakizunari kohesioa eta zentzua ematen diotenak».
Oroitzapen traumatikoak, Javier Rojo, El Diario Vasco, 2018-08-04
«Batetik, pertsonaia konplexua, traumatizatua, ia kasu klinikoaren adibidea dirudien erdigunean agertzen da. Beste aldetik, maila desberdinetan irekitzen den narrazioa? Eta emaitza, interes eta arreta bereziarekin irakurtzen den idazlana».
Iragana bizkarrean, Ibon Egaņa, Deia, 2018-10-13
«Estimatu dut liburuan arriskuak hartu izana eta ohiko bide eta moldeetatik ateratzeko ahalegina egin izana, tarteka inoiz zapaldu gabeko lurraldeetara iristea ere lortzen baitu».