Hamaika isla
Agertutako ikasle guztiak bulegotik pasatu direnean, azterketa egin ostean, etxerako bidea hartu du. Ikasleek festara gonbidatu dute eguzkitan den terraza batetik. Hura haiena dela-eta, eskua goratuz agurtu ditu. Bidean, ohiko bezeroa den Mariaren dendara sartu da. Tipula, tomatea, piperrak, pasta eta ardoa erosi ditu, eskuetan duen zerrendaren herena ere ez. Bazkaldu ostean, bere gelara joan da. Denbora luzez Anari erositako ispiluan begira egon eta gero, bata batari so, derrepentean, maleta hartu eta betetzen hasi da. Gauza gutxi: apalategiko liburu garrantzitsuenak, egunerokoa, idazten hasi berri den koadernoa eta arropa erosoa.
Autoan sartu da. Giltza biratu, lehen martxa sartu, esku-frenoa kendu, enbragea askatzen joan azeleragailua zapaltzearekin batera, eta errepidean kokatu da. Iparrorratzaren indikazioei kasu egin gabe, hegoalderantz hartu du. Sizilia, Sardinia, Menorca, Kreta, Kios, Rodas, Malta, Santorini, Korfu, Mikonos, Zipre... Aukeratzeko hamaika isla dago Mediterraneo itsasoan.