Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Inularrean ene izenaz ahanzten naiz
Euri eza eta bizi-arazoak direla medio
Etorri da negua dio azken euskaldun aratzak
Nik egin nezake kantu ilun bat
Udak etxe egin zuen bihotzetan
Joxerra Agirrek Euskal Herriaz
Joxemiel Erreparatzek Endika Lakarten askatasunari buruz
Lukas Oihenartek Euskal Herriaz
Joxemiel Erreparatzek Euskal Herriaz
Joxerra Agirrek egunkarian paratu kontaktua
Capone txakurrak zaunka esana, Lihn poeta txiletarraren poema bat entzun ondoren
Ana Yoldik Andres Basterra senar ohiari
Ana Yoldik Andres Basterrarekin utzi ondoren
Joxerra Agirrek aspaldiko Debra Woolf hura gogoan
Joxerra Agirrek hies frogak egitera joan zenean
Joxerra Agirrek goizalba kanta
Thomas Woolfek Joxerra Agirreren hiletan
Joxemiel Erreparatzek Endika Lakarti, Joxerra Agirreri zuzendu gutuna leitu ondoren
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
Inularrean ene izenaz ahanzten naiz
Euri eza eta bizi-arazoak direla medio
Etorri da negua dio azken euskaldun aratzak
Nik egin nezake kantu ilun bat
Udak etxe egin zuen bihotzetan
Joxerra Agirrek Euskal Herriaz
Joxemiel Erreparatzek Endika Lakarten askatasunari buruz
Lukas Oihenartek Euskal Herriaz
Joxemiel Erreparatzek Euskal Herriaz
Joxerra Agirrek egunkarian paratu kontaktua
Capone txakurrak zaunka esana, Lihn poeta txiletarraren poema bat entzun ondoren
Ana Yoldik Andres Basterra senar ohiari
Ana Yoldik Andres Basterrarekin utzi ondoren
Joxerra Agirrek aspaldiko Debra Woolf hura gogoan
Joxerra Agirrek hies frogak egitera joan zenean
Joxerra Agirrek goizalba kanta
Thomas Woolfek Joxerra Agirreren hiletan
Joxemiel Erreparatzek Endika Lakarti, Joxerra Agirreri zuzendu gutuna leitu ondoren
Josema Irutagoien zentsorea Josema Irutagoieni kargu hartzen
Gure herriaz ez gaituk hizketatuko,
ez eta ere, denoi, ustez, jaiotzez
suposatzen zaigun normaltasunaz.
Di-da jarriko gaituk hi eta biok
nerabezaroa delako horretan.
Hor zegok koska. Ibili bahabil
haurtzaroa gora, haurtzaroa behera:
berriketak! Nerabezaroa duk
arorik krudelena.
Nerabezaroan, bada, sastatu hinduten
kontzientziaren orratz ziztagarriek
eta nor izanaren erroek.
Jarrai-n sartu hintzen, akordatzen?,
azal ziezaaten bizitzaren mitologia:
Borroka! Aberria! Amodioa!
Nolako epika halako elegia.
Neskak, alkohol gauak eta koadrila,
bere ergelarekin, hi herorri,
koadrila izanen bada. On puska
hintzen mutikoa!, eta inuxentea
hamaika ziri gogorrek bigundutakoa.
Eta zer diok hire lagunez?
Kuttunenak, errukia zian harexek,
dastatu zian, hi ohartzerako,
burdinaren zaporea eta burdina egin dik.
Beste hark gora nahi zian
eta gora egin dik, ez ordea
bizitzaren kotizazioez gorago,
eta hor zabilek, kontatu dik,
etsipen mailegutan interes altuenera.
Hiri, ostera, denak egiten zian ihes,
neskek, mutilek, gauek eta mitologiak,
baita bizitza berak ere;
eta zergatik jakin gabe
berrogeien inguruan gaudek.
Hor aritzen gintuan hi eta biok
kurba normalaren bazterretan sufritzen,
eta bazterrez bazter bizitzara
erori omen hintzen, hire hitzetan,
ezkondu eta amnesia pilulen zale egin
borragoma itzelaren kontu harekin.
Adi ezak, bazterrez bazter gabiltzanez
hi eta biok, hizpidera ekarriko diat
%10arena. Bai, motel, bai,
gizonak maite hituen eta dituk.
Nik jarraitu haut, hauek lanak,
hire gehiegikeriak begiratuz,
jarraitu inork sekula guztian
jarraituko ez hauen moduan: honetan
elkarrekin gaudeneko halabeharraz.
Haragi biziko hire erromantizismoa
hondoan estali nahi nian nik, hik baina: kia!
Muturreko gizona izan haiz beti,
eta gaur, jada, bizitzaren
bestaldean hago, eta barrikadaren.
Amore eman duk, ez ezak ezetz esan,
lortu duk, bai, lortu duk,
nahiz eta gaur etsipenaren bazka izan,
bai kabroi zaharra, bai armairumaria,
kurba normalaren erdi-erdian gaudek,
azkenik!
w2000