Poesia kaiera
Poesia kaiera
2002, poesia
64 orrialde
84-95511-36-3
Juan Kruz Igerabide
1956, Aduna
 
 

 

Sena-ren ertzetik

saminki

oroitu ditu

poetak

Ernio azpiko

ibarrak.

 

Pospolo baten

garretan

erretako gizartea:

Zure historiaren

letra bakoitzak

zenbat odol tanta,

zenbat mailukada,

zenbat garrasi,

zenbat malko

xurgatu ote dizu?

 

Biharamunean hiltzeko

jaiotzen gara.

 

Bizitzaren arrazoia

arrastaka kalean

aurkitu du poetak:

Erantzun zatarra,

erabaki tristea;

soberatzen zaizkion

bertsoak

zaborretara bota behar.

Urteak joan

urteak etorri:

parrandero baten

gau eternoa;

biharamunez hiltzeko

jaio ginen

gau mozkorti honetara.

 

Egunkari zati bat

belaun koskoaren kontra

plantxatu eta

hozkaka jandako

boligrafo zahar batez

poetak

hau idatzi dio munduari:

«Arrastaka dabilenak

hilobia gertu.»

 

w1983