Guztitariko lagunak
nituen egin Madrilen;
guztitariko lagunak.
Ongi hartzen gaituzte
euskaldunok Madrilen.
Eskuineko zenbait lagun
egin nuen Madrilen;
eskuineko zenbait lagun.
Ezkerreko adiskide
zenbait ere egin nuen.
Guztitariko lagunak
nituen lagun Madrilen.
Guztiak haserretu
zaizkida bat baten.
Ez dut izan erraza
pasarte hau Madrilen.
Euskaldunok jende gisa
atsegin gara Madrilen,
baina ez euskaldun gisa;
ta hala haserretu ginen
euskal arazoz larriki
mintza bainintzaien.
Harrez gero agurra
ukatu zidaten
lehenengo eskuinekoek,
ezkerrekoek ondoren.
Ez dut izan gozoa
pasadizo hau Madrilen.
Gerora adiskidetu
izan gara noizbaiten,
baina oraindik ez dakit
zer arraiotan ez duten
euskal arazoz mintza nakien
aurpegi hobez onhartzen.
w1977