Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
ARTEDRAMA: AKTOREAREN MEKANIKA ETA POETIKA
Inprobisazioa / bat-batekotasuna
ARTIKULUAK: MINOTAUROA LABIRINTOAN
UTOPIA ETA MINA ESPAZIO GARAIKOAK
Mandragora. Teatro oso baterantz
Gaitzerdi. Teatroaren alkimistak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Errealitate patetikoa. Errealitate poetikoa
Euskal antzertiaren aldare hutsa
Antzerkiaz… Norabidearekin noranzkoa
Anabasaren trilogia: Klik! Txat! Taup!
Telebista, gure buruen alpistea
Antzerkia! Antzerkia… zertarako?
Bertsoartean irauten duen arnasa
Saguzarrak lotan daude eta… Inshallah
Aktore europar baten eskizofreniak
Manta gorrian, ilargi zuria eta dantza beltza
Bakean bizi baino, hobe bakean hil
Lan egun bat
Artedraman emanaldi egun bat nola izaten den kontatu nahi dizuet.
Goizean furgonetarekin azaltzen gara antzokian gure teknikoak antzokiko teknikoekin adostutako orduan. Agertokiari lehen gainbegiratua eman eta espazioak dituen baldintzetara egokitzen gara. Furgonetako material guztia atera (eszenografia, atrezzoa, jantziak…) eta muntaketari ekiten diogu. Goiza muntaketan pasatzen dugu. Astirik badago, fokuak zuzentzen ditugu eta bazkaltzera joaten gara. Bazkalondoren pausa bat egin eta aurreko emanaldiaren notak ematen ditu zuzendariak. Argi mahaia eta soinua prest daudenean, alemana bat egiten dugu (antzerki obra guztia testua esanez eta mugimenduak eginez, baina emoziorik gabe). Behin alemana bukatuta eta emanaldia baino bi ordu lehenago ariketak egiten ditugu. Gorputz luzaketak eta ahots beroketak taldean. Obrako beste zerbait berrikustea beharrezkoa bada, une hau baliatzen dugu berriz errepikatzeko. Ordubete falta denean, aktore bakoitza bere eginbeharrak egitera pasatzen da. Atrezzoa dagokion lekuan utzi, makillatu, jantzi eta kontzentratu. Hamabost minutu lehenago talde osoa biltzen gara berriz, elkar besarkatu eta energia on bat, “kaka zaharra” eta indarra opa izateko. Eta horrela antzokiko, baratzeko edo plazako oin batean ezartzen gara, teloia zabaldu arte.
Emanaldia bukatuta eta behin teloia jaitsita, ikusleak eta emanaldira etorri diren lagunak agurtzen ditugu. Behin agurtuta, berriz, antzokiko teknikoen laguntzaz, desmuntatzeari ekiten diogu. Guztia jaso, kutxetan eta flight case-etan bildu eta furgonetara sartu. Furgonetaren atea ixten denean, zerbait hartzera joan, laneguna behar bezala agurtzeko. Ez da emanaldiaz askorik hitz egiten. Egindakoaz, etxera bidean, autoan pentsatzeko denbora dago, eta hurrengo egunean, hurrengo emanaldian lortuko dugu berriz ere bizitakoa biziaraztea, eta ahal den neurrian hobetzea. Hau da teatroa egiteko modu bat! Gure lan egun bat.