Erradikalak
Erradikalak
Beatriz Egizabal Ollokiegi
Ane Labaka Mayoz
Azaleko irudia: Malen Amenabar Larrañaga
Barruko argazkiak: Cesar Marcos
Diseinua: Metrokoadroka
2022, antzerkia
152 orrialde
978-84-17051-89-1
Beatriz Egizabal Ollokiegi
1971, Lasarte-Oria
 
Ane Labaka Mayoz
1992, Lasarte-Oria
 
2021, saiakera
 

 

6. Gizonak koplaka

 

(anek eta beak biboteak jantziko dituzte.)

 

ane (ezker ukabila goratuta):

                Doinua: No nos moverán

        Erdibana plantxatzen

        garbitzen, txukuntzen,

        nire etxean beti

        ari naiz laguntzen.

 

bea:

        Gestio mentala ondo

        egiten duzu zuk;

        esan zer egin behar den

        eta egingo dut.

 

ane:

        Nik ez ditut jarraitzen

        norma baten pautak

        alde femeninoa

        garatuta daukat.

 

(beak kolpe bat emango dio bizkarrean.)

 

bea:

        Ezin negar eginez

        emozioz nahastu

        gu ere zapalduak

        garela ez ahaztu.

 

ane:

        Txiste batekin galtzen

        badut ohorea

        etzazu zentsuratu

        nire umorea.

 

(Ukabilkada indartsu bat emango diote elkarri.)

 

bea:

        Nik lagun feministak

        badauzkat, begira,

        eta gainera batzuk

        lesbianak dira.

 

ane:

        “Gizon taldera noa”

        diot txulo txulo

        beraz, ez zaidazue

        deitu matxirulo.

 

bea:

        Maskulinitatea

        deseraikitzen guai,

        baina pribilegioak

        ez ditut galdu nahi.

 

(Errepikapena biek bizkarretik helduta.)

 

bea (biboteak erantzi bitartean): Ba hori, laburbilduz: ona, ona, baina gizona!

 

(ane aulkian eseriko da.)