
Aurkibidea
Haritz landatua
Ipuin mingots bat geroaren seinale
Poetika klasikoa ala pertsonala?
Basarri bertsolaria eskolatzen
Karlos Santamariarekin adiskide
Arrue eta Serna Arestiz mintzo
Alderdi Komunistaren aldizkaria
Harizti mehaztua
Aurkibidea
Haritz landatua
Ipuin mingots bat geroaren seinale
Poetika klasikoa ala pertsonala?
Basarri bertsolaria eskolatzen
Karlos Santamariarekin adiskide
Arrue eta Serna Arestiz mintzo
Alderdi Komunistaren aldizkaria
Harizti mehaztua
 
Aurren bidearen bukaera
 
        Oraindik bere lehengo poesi moldeetan jarraitzen du. Edo ez beharbada. Itzulpenak egiteari badarraio. Santillanako Markesaren X. serranilla euskaratzen du [39]. Belare leherkari gorrak, c grafiarekin: Lepuzcoaco. Apiko albeolare ozenak eta dentoalbeolare ozenak, ç grafiarekin: arrabaçat, eta abar. Aurrerantzean gehiagotan ere egingo duenez, «Bilboko aste gureneko astelehenean» dataturik dator. Sinatzean hartzen duen forma berria ez du gehiagotan aldatuko: G. Aresti [40].
        XXXI izenburu erromatarraz titulaturik, beste soneto bat publikatzen du: «Ez dugu erdararik entzun gura: / hogen tipiak haundienak dira» hitzekin ematen dio amaiera [41].
        Fetxa hauetan erositako zenbait liburutan, testu hau irakurtzen dugu:
                        «Aresti S. Gabriel
                        dut
                        iabe
                        oso
                        ta bakar Euskalerria
                        Zubero
                        Naparroa
                        Lapurdi
                        Gipuzkoa
                        Bizkai
                        gu gara euskera».
 
        [39] EGAN (1958), 3-6.148.ean. Espasa-Calperen Clásicos Castellanos delako edizioan, Serranilla VIII da. Eta ohar hau egiten digute: «Texto de amador. Tal vez escribió esta poesía en 1440, cuando fué hasta la frontera de Navarra, para acompañar a Dª Blanca cuando vino a desposarse con el príncipe D. Enrique». Itzulpen hau ez zuen jatorra bilatu Juan San Martinek: «Otsalar.  Etzitzaizula G. Arestiren itzulpena gogoko izan? Barkatu, baña zurea ere baliteke bateon bati ez gogoko izatea. Gustoei buruz ezer ez bait-dago idatzita...
        Dana dala, eskatu diguzun bezala, emen dijoa zure itzulpena». Ikus EGAN (1959), I-IV. 70.ean («Adabakiak» deitu atalean).
        [40] Kasurako, García Lorcaren Doña Rosita la soltera o el lenguaje de las flores. Buenos Aires. 1952, liburuan ikusten zaiona.
        [41] EGAN (1951), 3-6.152an.