Itzulpenak-1
Itzulpenak-1
1986, poesia
296 orrialde
398-5150-3
azala: Agustin Ibarrola
Gabriel Aresti
1933, Bilbo
1975, Bilbo
 
2000, poesia
2000, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, poesia
1986, narratiba
1986, antzerkia
1986, narratiba/antzerkia
1986, saiakera
1986, denetarik
 

ROSALIA CASTRO HILARENTZAT SEHASCA-CANTA

 

Jaiqui hadi, adisquidea,

egunaren oilarrac ençuten baitira!

Jaiqui hadi, maitea,

behi batec beçala marruma eguiten baitu haiceac!

Goldeac badoaz eta badatoz

Jaundone Jacuetic Bethleema.

Jaundone Jacuetic Bethleema

aingueru bat doa onci batetan.

Cilhar finezco onci bat,

Galiciaren mina cecarrena.

Galicia etzan eta gueldia,

belar tristeez muthatua.

Hire ohea eta hire biloen ithurri belça

estaltzen duten belarrac.

ltsasora doacen biloac,

bertan baitute hodeiec bere uso-habia.

Jaiqui hadi, adisquidea,

egunaren oilarrac ençuten baitira!

Jaiqui hadi, maitea,

behi batec beçala marruma eguiten baitu haiceac!