Spray
Spray
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-27-0
azala: Lander Garro
Paddy Rekalde
1964, Deustua
 
2006, nobela
2004, poesia
 
Spray
Paddy Rekalde, 2011

Spray du izenburua Paddy Rekalderen hirugarren poema liburuak. Atariko kantuan poetak gaztigatzen digu memoria garela, “inoiz ixten ez den oroitzapen bilduma bat”, “zer garen zehazten digun akordu meta”. Eta ondoko gogorapenetan hiru gai hartzen ditu ardatz, tartekatuta agertzeko liburu osoan barrena: maitasuna eta maitaketa, gerra eta borroka, musika eta literatura.

bideoak:
Hitzen Uberan (Poesia Orduak) (2017-09-04)
Hitzen Uberan (2011-05-19)
Hitzen Uberan (2011-05-19)
kritikak:
Erresistentziaren epika, Javier Rojo, El Correo, 2011-04-30
«Ematen du idazleak ez duela kontuan hartu gure artean sistema bikoiztuta daukagula, eta askotan sistemaren aurka egoteak gehiegi zehazten ez den beste sistema baten alde jartzea esan nahi duela».
Frontline, Juan Ramon Makuso, El Diario Vasco, 2011-06-17
«Poesia modu hauek maite ez dituenak nekez asebeteko du Paddy Rekalderen azkeneko lanak, eta alderantziz, halakoak maite dituenak nekez topatuko du ezer harrigarririk. Irakurlea ez da asaldatuta geratuko, ez eta engainatuta».
Zerua zikintzen, Igor Estankona, Argia, 2011-06-19
«Paddy Rekaldek ez zuen Spray idatzi hala nahi zuelako, hala erabaki zuelako baizik. Idazlearen arima dago beraz orrialdeotan, poema aski gogor baten ostean, munduko txakurkeria guztiak gora-behera, kapaz baita itxaropentsu galdetzeko: “Baina benetako begiak ez ote daude bihotzean?”».