Aurkibidea
Irakurtzaileari
Jose Luis Otamendi
TALOMIDA KUMEAK
Jada ez naiz futbolean jostatzen
Iraultza hasi besterik ez da egin
Eta amodioa herrira etorriko balitz...
Behin eta berriro zakur haginak
Aitonaren irrifarrea jaio zenean
ATZERAELIKADURA:
MARTIN & GERTRUDIS
Naizena eta ez naizena naiz ni
Hodeiak eguzki artean ezkutatu
Aurkibidea
Irakurtzaileari
Jose Luis Otamendi
TALOMIDA KUMEAK
Jada ez naiz futbolean jostatzen
Iraultza hasi besterik ez da egin
Eta amodioa herrira etorriko balitz...
Behin eta berriro zakur haginak
Aitonaren irrifarrea jaio zenean
ATZERAELIKADURA:
MARTIN & GERTRUDIS
Naizena eta ez naizena naiz ni
Hodeiak eguzki artean ezkutatu
Gizon bat herri bat
garaituak irainduak zapalduak
okel erre pilo bat amestu dut
herri lilitxo pailarda bordian honek
nahiago bait du nortasunaren truk eskainiriko
ametsetan loak hartu nortasuna bera oroitzea baino.
hona hemen herriaren nortasuna
trenean dator donostiatik-zarautzera.
¿cuál es la siguiente estación? galdetzen du
erakusleaz aia inguruko mendiskak seinalatuz.
hace años cuando era más joven recorría esos montes
día y noche de ida y vuelta
pero ya tengo 74 años
y varios infartos
y ya no soy capaz ni de conducir tengo grandes problemas
para expresarme y he perdido vocabulario. quiero decir lo
que pienso pero no puedo... es la vejez... ¿no sabes cuál
es la siguiente estación? es que yo estuve en la guerra con
un muchacho de aquí y...
dio herri honen nortasunak.
alaba eta bilobarekin jendez gaineztaturiko trenean doa
eta nirekin hizketan hastean keinu bat egiten didate
badakizu barre egiten didate
edadeak dakartzan tristurak
zaharrek edonori kontatzen dizkiete beren ipuinak eta
barka ezazu burua galtzen hasia bait da
badakizu urteak.
bai bazekinat hik jaioko ez den haurraren
taupadak entzun ditzakeen
herri pailarda lilitxo bordian honek
bere nortasuna ahaztu din.
aia-orio dio geltokian karteltxoak
nunca aprendí el euskera completamente es muy diferente
allá en bilbao en el caserío en el que trabajaba y el que
habláis aquí. sí se te nota que eres euskaldun. ¿cuántos
años tienes 17 o 18? no mi nieto no sabe euskera no lo
considera necesario... nunca olvidaré la guerra es algo que
lo tengo aquí adentro muy adentro... porque lo pasamos muy
mal... en aquella época nos llamaban rojos porque estaban
muy mal vistos y les convenía que el mundo nos viera mal...
pero teníamos hambre... cuando tenía 18 años y 11 días salí
de casa con un hermano mayor
al frente de guerra con los euskaldunes
no acierto a comprender por qué
una de esas locuras de joven...
regresé a los 27 años y 11 días nueve años...
nunca me olvidaré de ello...
herriaren nortasunak ez du gogoratu nahi
baina nahigabe isurtzen ditu begietatik
hezur oker azal zimurretik
herri honen madarikapenak
zerua zeharkatzen duten arranoak
atzaparretatik sugegorriak askatzen dituzte
putreak dakartzate atzetik
eguzkiaren isla begi zorrotzetan dutela
itsumustuan askatzen dituzte
hor hemen han erortzen dira
pobrea aberatsa haur emakume zuri beltz mestizu
berdin da erretore jaunaren etxea
bankero jaunaren etxea igeltseroarena
sisipasakari sugegorrien bihotza daltonikoa da eta
zenbaitetan lehertu egiten dira soilik
jo harresi hori jo egur horiek
txikitu txikitu txikitu
ez da geratuko harria harriaren gainean
ebaki beso-hankak
odolaz hustu zainak
lehertu lehertu burmuinak buruan
sugegorriek sugaskilak askatzen dituzte ahotik
mintzeko garuna hezurrak arima
alargunen intziriz gozatzeko putreek
jaten dituzte soberakinak
eta ni ez ez ni ez jan ene saihetsetik
ez ene saihetsetik...
euskadi berri bat ikusten dut trenaren leihotik
zerupeko ur guztiak jaitsierazi ditu
beregan bilduz aurpegia estaltzeko
sustraiak lehortzeko
zeru sabaian ditu argi zuziak
lotsa galmenetik bereiztean
zergak erabakitzeko etorkizuna
doi-doi menperatzeko irakin dira urak bizidunaz
hegan egin txoriak zeruan
egun batean amaren besoetatik urrundu behar
izan zuten umeek bezala
non daude? nor dira? herri hau dira
iraganeko armiarma sarean antzutuak
euskadi berri bat ikusten dut bihotzean
imajinazioan larriki zaurituta
hotz kontsolaezinak astindurik
hotsez beterik garuna
taupada harramantsuak bihotza puzturik
handia eta beroa bitan zatitzeko prest.
usaina herioaren usaina: arteria eta zainak
tutu herdoilduen antzera ebakirik
telefono kableen gisa okerturik
odolbatuen artean odolbatuen bidez
ahoa zabalik aurreraka eroria burua
enborretik berezia odol putzua bularrean
begi etsituak begira begira?
ezeri begira dena behatuz
odola toki guztietan
herri honek bere nortasuna ahantzi du
eta hilotz bat gehiago nori axola zaio?