Poesia kaiera
Poesia kaiera
Mario Benedetti
itzulpena: Inma Errea Cleix
2023, poesia
64 orrialde
978-84-19570-04-8
Mario Benedetti
1920-2009
 
1987, antzerkia
 
Poesia kaiera
Mario Benedetti, 2023

Mario Benedettiren poesian eta literatura osoan, inguruan duen errealitatea irakurtzeko eta injustizia salatzeko tema etengabea da. Benedettik aberriari begiratzen dio bere poemetan, barrutik eta kanpotik, eta bere biografiako momentuaren arabera nabartzen da emaitza: Bordaberryren diktadura aldia baino lehen turista ezaxola gisa egindako bidaien ondoriozko so xeratsua, lehenik; “hurbiletik urrunera” eta “elkartasunetik elkartasunera” egindako erbestealdiko nostalgia, aurrerago; eta deserbesteratze garaiko kontranostalgia eta itzuleran topatutako Uruguai ezezagunak sorrarazten dion harridura, ondoren. Bere beste gai nagusiaz ari denean ere, maitasun poemetan, alegia, zintzoa eta xaloa da begirada; ez, haatik, kurtsia. Kaier honetan Inma Errea Cleixen ahots jakintsuaren bitartez kantatzen digu, doinu natural eta itxuraz erraz baina sakon gogoetatutakoan.