Poesia kaiera
Poesia kaiera
Federico Garcia Lorca
itzulpena: Juan Luis Zabala
2022, poesia
64 orrialde
978-84-17051-94-5
Federico Garcia Lorca
1898-1936
 
 
Poesia kaiera
Federico Garcia Lorca, 2022

Lehen poema liburuetan herri tradiziotik edan zuen Federico Garcia Lorcak: sehaska kantek, koplek eta jolas kantek poesia biluzi, soildu eta estilizatu bat inspiratu zioten, eta erromantzeek gai tragikoak lantzeko bidea eman. Andaluzia, ijitoak, hango folklorea... gai unibertsalei buruz hitz egin zuen tokian tokiko osagai kultural oso bereizgarrien bitartez. 1929-30ean New Yorken lehenik eta Kuban gero eginiko egonaldiek arrasto eraldatzailea utzi zuten Lorcaren poesian. Aurreko liburuetan ijitoen pertsonaien bidez mitifikatutako gizaki bazterreko baina duintasunez beteak kapitalismo krudelean itota bizi diren beltzen bitartez haragiztatuko ditu Poeta New Yorken liburuan. Muturreko metaforen pilaketek surrealismoranzko luizia sorraraziko dute: irudiaren eta adieraziaren arteko distantzia ikaragarri handituko da, eta ordura arte olibondoek, ilargiak eta sutegiek osatutako sinbolo finkoen paisaia krokodiloek, amiantoak eta intsektuen antena herdoilduek beteko dute orain.

kritikak:
Poeta hilezkorra, Nagore Fernandez, Berria, 2023-01-08
«Hizpide dugun poeta euskal literaturan ere bada nor, baina esango nuke urrunago heltzen direla bere lanaren erroak, euskal kulturan ere, han-hemenka, aurki daiteke-eta bere errepresentaziorik».