Western Basque Festival
Western Basque Festival
2007, kronika
160 orrialde
978-84-95511-95-9
Miel A. Elustondo
 
 
Western Basque Festival
Miel A. Elustondo, 2007

Urte hartan... Alaska eta Hawaii AEBetako estatu bilakatu, Kubako iraultzaileak diktadurari garaitu, Nixonek eta Kruxevek Moskun “kitchen” eztabaida izan, ETA sortu, Sobiet Batasunak Lunik-2 ontzia ilargiratu, De Gaulle Aljeriaren autodeterminazioaz mintzatu, Eisenhowerrek Francori Madrilen bisita egin zion urtean... 1959an egin zen aurreneko Western Basque American Festival, Nevadako Sparks-en, Reno ondoko herrian.

      Bost mila lagun baino gehiago bildu ziren. AEBetako euskaldunek ordu arte burutu zuten ospakizun handiena izan zen. Harrezkero Kalifornia, Idaho eta Nevadako herri askotan euskaldunak urtero festibal haren antzekoak egiten hasi ziren.

      Lekukoak elkarrizketatuz, agiriak eta kazetak batuz, kontakizun bizi honetara ekarri ditu Miel A. Elustondok.