HABIAK EGIN DITUZTE HOBIETAN
"Historia ahazteko egina dago", erantzun ohi diet.
"Edertasunak salbatzen ditu istorio txikiak".
Zulo bat uretan
Iñigo Aranbarri
habiak egin dituzte hobietan
lur azpian jaio dira loreak
hezurrak eta gezurrak
ideia batek zulatutako
bala herdoilduak
memoriaren habiak
edo ahanzturaren hobiak
ezin jakin zeintzuk diren hobeak
ezjakinak dira galderak
simaurra legez
lekukotzek etorkizun den
edertasunaren hazia
ereiten laguntzen dute
hobe beharrez
habiak egin dituzte hobietan
malko hautsien gudaroste batek
zabaltzen ditu
lur azaleko zain irekiak
su jauzien hego pintatuak
ezpainez mintzo diren ezpainak
habiak egin dituzte hobietan
abiatu daitezen arratsean
lorik gabeko loreak
© Oier Guillan