APURTUKO DA
zure sekretuen
jabe zarelako
diot
astelehenetik
igandera
gauero
maite zaitudala
hitz horiek erabili gabe
zure sekretuen
jabe izatea
lortzen dudan
egunean
zer edo zer
apurtuko da
gure artean
baina hori
gure sekretua
izango da
© Oier Guillan