Ozta-ozta da gauza
gorrotatzeko,
bere buruari sinetsarazteko
gorroto diola,
arras zaila baitzaio
behin maite izan zuena
bihotz-zolatik egoztea,
eta oso latz.
Hain itsatsi baitzitzaion
haren azala,
hain estutu baitzuten
haren besoek
eta bero sentiarazi beraren gorputz sendoak,
hain sakon eta mugagabe
baitzuen maitatzen lagun hori eta
euria zekarrenean bezala,
hala eguzkitan, nola hotzetan
desiratzen.
© Andolin Eguzkitza