Hotz lazgarria egiten du eta
zugana nahi dut hegatsez,
hegatzez baina ez elez,
hegatsez eta airez.
Izugarri olerki ederrak
izkiriatzen ahal nizkizuke,
zutaz oroitu besterik ez dut...
baina hotz lazgarria egiten du
panpoxa, ea bihar
ezer bururatzen zaidan.
© Xabier Izaga