kritikak:
Lubakia eta herdoila, Javier Rojo,
El Correo, 2009-01-31
«Honelako poesian, guda guztiak galdu dituen gerlari moduan aurkezten da poeta, galtzaile epiko bat bezala, gogorra dela irudikatu nahi duen erromantiko sentibera bat. Lauzirikak honelako poesiaren eredua eskaintzen digu bere liburuan, hori bai, ohikoa baino anbizio poetiko handiagoarekin egin du».
Gatazka eta maitasuna, Beņat Sarasola,
Berria, 2009-02-08
«Poema liburuekin sarritan gertatzen da gauza txiki bat soilik (dela poema bat, dela lerro bat, konparazio bat) gertatzen zaizula deigarri. Oso zaila da goitik behera beteko zaituen poema liburu bat topatzea».
Errealitatearen behelainozko begiradak, Patxi Sarriegi,
Deia, 2009-02-24
«Liburu interesgarria iruditu zaigu. Barne-lasaitasuna desio du poetak, bere unibertsora garamatza olerkiotan. Olerkiok irakurriz mundua arrakalez josita dagoela frogatzen digu egileak».
Laranja urdinak, Ion Olano,
Gara, 2009-04-10
«Irudipena daukat, oro har, ez direla poema erabat onduak Lauzirikaren hauek, oraindik falta dutela lanketa gehiago, beldurrik gabe sartzea goldea, artaziak edo dena delakoa. Izan ere, uste baitut urdinak eta laranjak askoz gehiago eman zezaketela».
Esnatzean, Igor Estankona,
Argia, 2009-04-12
«Batzuetan pentsamenduek gauzen gordintasuna jabaltzen dute, eta liburuek pertsonena. Tatuaia bat ene begietan prudentzia handiarekin idatzitako liburua da, ez da poesia bat zabal-zabalik eta sentimendua dariola dagoena».