Aingurak erreketan
Aingurak erreketan
2001, poesia
88 orrialde
84-95511-44-4
azala: Xabier Gantzarain
Jon Benito
1981, Zarautz
 
2010, poesia
 
Aingurak erreketan
Jon Benito, 2001
kritikak:
Aingurak erreketan, Castillo Suarez, Guaixe, 2001-10-01
«Hauxe da Durangoko Azokarako argitaratuko den poesia liburu bakarra, Jon Benitoren lehendabiziko lana alegia. Poesia gutxi argitaratzen da euskal literaturan eta argitaratzen den gehiena Susak egiten du. ».
Ez dira batere arinak gazteen kezkak, Joxemari Carrere, Gara, 2001-11-10
«Jon Benitoren lehenengo poema-liburu honetara hurbiltzen direnek egungo euskal poeta gazteen kezkak arinak ez direla eta, gainera, horiek azaltzeko modua batere sinplea ez dela ikusiko dute».
Lasai eta tinko, Igor Estankona, Deia, 2001-12-28
«Liburu honek hori esplotatzen duela uste dut: urruna dirudiena hurbildu eta inmediatoa urruntzeko asmoarekin jarritako ispiluak dira. Urrun dagoena gurea ere badela eta hurbilekoa denei dagokiela esateko modu bat izan daiteke».
Aingurak eta galderak Benitoren poema liburuan, Jon Kortazar, El País, 2002-02-04
«Guztiaren gainetik izaten jarraitzeko borondatea dagoela esango nuke. Eta bizitzari harriduraz galdetzen dion begirada, tonua delarik poemategian nagusitzen den espresabiderik garrantzitsuena».
Ibiltariaren galderak, Ibon Egaña, Euskaldunon Egunkaria, 2002-09-07
«Zalantza eta galdera bidelagun hartu ditu, haiek paratuz diskurtso poetikoaren erdigunean, munduaz galdetu, munduaz pentsatu eta mundua pentsatzeko».