kritikak:
Erosen lasterbideak, Aritz Zubiate,
Gara, 2003-02-01
«Herri moduan normalizatze bidean jarriko gintuena geure buruez barre egiteko gaitasuna litzatekeela entzun izan diot inoiz Rafael Castellanori. Ipuinok baliagarri izan daitezke horretarako, eta baita literaturaz eta autorearen irudimenaz gozatzeko ere. Zirikatzaileak ezinbestekoak dira».
Erosek baditu milaka aurpegi, Maider Ziaurriz,
Egunero, 2003-03-15
«Baina nago, ipuin guztiek ere gure gizartearen eta literaturaren katarsi moduko bat ez ote duten agertzen. Nolanahi ere den, katarsia beti izaten baita terapia ezin hobea, balioko ahal du euskal literatura lotsatiaren hainbat errepresio askatzeko!».
Amodioaz edo, Javier Rojo,
El Correo, 2003-04-16
«Idazlea ikasteko prozesuan dagoelarik, teknika desberdinak erabiltzen ditu, aukera eta posibilitateak aztertuz. Liburu honi gehiegi eskatzen ez bazaio, dibertigarria ere izan daiteke denbora-pasarako».