Poesia kaiera
Poesia kaiera
Pier Paolo Pasolini
itzulpena: Irene Hurtado de Saratxo Mendieta
2023, poesia
64 orrialde
978-84-19570-17-8
Pier Paolo Pasolini
1922-1975
 
 
Poesia kaiera
Pier Paolo Pasolini, 2023

Poeta, nobelagile, zinema-zuzendari, pentsalari, kazetari eta irudigile, poesia Pier Paolo Pasolinik bere sormen-lanen ernamuin eta helmuga. Bi hizkuntza erabili zituen bere poesia lanetan: amaren friulera, gaztetxo zela Casarsan ikasi zuena, batez ere gaztaroko poemetan; eta italiera, aitarekin lotzen zuena, gehienbat Erromara iritsi eta ondorengo lanetan. Molde eta interesguneetan ere bilakaera bat hautematen da haren poesian: hasierako poemak lerro eta ahapaldi laburragokoak dira, herri literaturaren estilizaziotik hurbilago daude, eta nabariagoa da haietan Pasolini gaztetxotan liluratu zuen sinbolismoaren eragina. Erromara iristearekin batera, ordea, eta komunismoaren begiradak gidatuta, haren poesia errebalez, etxolaz, lan-buzo urdinez eta miseriaz beteko da, eta hats luzeagokoak izango dira hemendik aurrerako aleak. Pasoliniren poemak irakurtzea deserosoa da. Bere herrikideen erretratu gordin eta zintzoa aurkezten digu, enpatiatik idatzia baina aldi berean gupidagabea. Ezinegonak zeharkatzen du Pasoliniren poesia oro: desirak erretako gorputzean kabitu ezinik errekonozitzen du bere burua. Orain, haren poesiaren argazki panoramikoa dugu esku artean, Irene Hurtado de Saratxo Mendietak ahots goraz irakurtzera gonbidatzen duen musikaltasunez bikain ekarria.

audioak:
Aurkezpen pilula, (2023-12-23)