Aurkibidea
Ilargi, ilargiaren erromantzea
Antoņito El Camborioren atxiloketa Sevillarako bidean
Antoņito El Camborioren heriotza
Espainiako Guardia Zibilaren erromantzea
Botaka egiten duen jendetzaren paisaia
Pixa egiten duen jendetzaren paisaia
Ilargia eta intsektuen panorama
Lantua Ignacio Sanchez Mejiasengatik
Rosalia Castro hilarentzat sehaska kanta
Aurkibidea
Ilargi, ilargiaren erromantzea
Antoņito El Camborioren atxiloketa Sevillarako bidean
Antoņito El Camborioren heriotza
Espainiako Guardia Zibilaren erromantzea
Botaka egiten duen jendetzaren paisaia
Pixa egiten duen jendetzaren paisaia
Ilargia eta intsektuen panorama
Lantua Ignacio Sanchez Mejiasengatik
Rosalia Castro hilarentzat sehaska kanta
Lehen poema liburuetan herri tradiziotik edan zuen Federico Garcia Lorcak: sehaska kantek, koplek eta jolas kantek poesia biluzi, soildu eta estilizatu bat inspiratu zioten, eta erromantzeek gai tragikoak lantzeko bidea eman. Andaluzia, ijitoak, hango folklorea... gai unibertsalei buruz hitz egin zuen tokian tokiko osagai kultural oso bereizgarrien bitartez. 1929-30ean New Yorken lehenik eta Kuban gero eginiko egonaldiek arrasto eraldatzailea utzi zuten Lorcaren poesian. Aurreko liburuetan ijitoen pertsonaien bidez mitifikatutako gizaki bazterreko baina duintasunez beteak kapitalismo krudelean itota bizi diren beltzen bitartez haragiztatuko ditu Poeta New Yorken liburuan. Muturreko metaforen pilaketek surrealismoranzko luizia sorraraziko dute: irudiaren eta adieraziaren arteko distantzia ikaragarri handituko da, eta ordura arte olibondoek, ilargiak eta sutegiek osatutako sinbolo finkoen paisaia krokodiloek, amiantoak eta intsektuen antena herdoilduek beteko dute orain.