Poesia kaiera
Poesia kaiera
Edna St. Vincent Millay
itzulpena: Ana Morales
2021, poesia
64 orrialde
978-84-17051-65-5
Edna St. Vincent Millay
1892-1950
 
 
Poesia kaiera
Edna St. Vincent Millay, 2021

XX. mendeko ingelesezko poesia lirikoan maisu-maistren artean Edna St. Vincent Millayk leku berezia du dudarik gabe. Hogeita hamaika urte betetzerako Pulitzer Poesia Saria eskuratu zuen, sari hori lortu zuen lehenengo emakumea, eta Estatu Batuetako poeta entzutetsuenetakoa bilakatu zen, nahiz eta beti izan zuen gainean begirada gurasokeriazkoa literatur munduko gizon jarriengandik. Poesia lirikoari jarraiki, ni poetikoaren sentimendu barnekoak agertzen dira Millayren poesian, edertasunez adieraziak betiere. Haren esku eta teknika poetiko paregabearen bidez ontzen ditu poesiaren historiako gai klasikoak, hala nola, amodioa, heriotza, haurtzaroa. Begirada feminista ere berezkoa du, baina aldarrikapen argi moduan bainoago hainbat gairen tratamenduan eta begiradan dago bere feminismoa. Bere garaiko beste zenbait poetaren aldean, forma klasikoagoak erabili zituen Millayk, nagusiki forma neurtu eta errimatuak baliatuz. Millayren poesia formaz klasikotzat eta edukiz moderno eta apurtzailetzat jo izan da, eta kontraste hori da haren poesiaren ezaugarri behinenetako bat.

kritikak:
Kandela bi muturretatik piztua, Igor Estankona, Deia, 2021-04-24
«Edna St. Vincent Millay instintiboki izan zen feminista, ibilian-ibilian erori zen, eta berriro altxa. Emana da bere poesia, eta erromantikoki anti-erromantikoa».
Erdibitutako piku bat, Jon Martin-Etxebeste, El Diario Vasco, 2021-05-15
«Hildako senitartekoak edo urrundutako maitaleak ageri dira olerkietan, baina bizitzak jarraitu behar duelako mezua gailentzen da. Gozagarriak eta gozazaleak dira bertsoak eta sexualitatea pil-pilean suma daiteke liburu guztian zehar».