Ezagutzaren matazak
Ezagutzaren matazak
2018, saiakera
96 orrialde
978-84-17051-15-0
Emagin
 
2022, saiakera
Ezagutzaren matazak
2018, saiakera
96 orrialde
978-84-17051-15-0
aurkibidea
 
Ezagutzaren matazak
Emagin, 2018

Mugimendu feministak eta ekinbide komunitarioek azalarazi dutenez, ezagutza elkarreraginean eta elkarlanean sortzen da beti. Hala izanda ere, egitura akademiko eta hierarkikoak dira nagusi ezagutza kudeatzerakoan eta hedatzerakoan. Liburuxka honetan, gogoeta feminista kolektiboa gorpuztu dugu ezagutzaren inguruko korapilo zenbait askatzeko asmoz (prozedurak, ikergaiak, metodologiak, erakundeak...). Aldi berean, askatu gabeko korapiloak eta hari-muturrak ere ikusgarri egin nahi izan ditugu, askotariko ikerketa-jardunetan zer-nolako erronka feministak ditugun xehatu ahal izateko.

audioak:
“Irakurrieran”, Bizkaia Irratia, Ibai Atutxa (2019-03-26)
kritikak:
Ezagutzarentzako bide berriak marrazten, Aiora Sampedro, Berria, 2018-10-28
«Gustura irakurtzen da Emaginen lana, korapilatzen eta deskorapilatzen den hari baten metaforari jarraiki konparazio atsegina ondu dute egileek: hari bati tiraka ari balira bezala, han-hemenka etortzen zaizkien eztabaidei erantzunak ematen saiatzen dira egileak lanean».
Espektro bat euskal letretan, Ibai Atutxa Ordeņana, Argia, 2019-04-14
«Nik neuk gozatua hartu dut liburua irakurtzen. Iruditu zait pentsamendu kritikoa nondik dabilen eta norantz doan ezagutzeko aukera paregabea dela. Eta aukera da liburuak egiten digun deiari erantzun eta lekuko izatetik parte hartzaile izatera igarotzeko».