Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

X

 

douce France

cher pays de mon enfance

bercé de tendres insouciances!

 

            magrebinoak azala beltzeegi dutelako

safarietako lehoi salbaiak iduri

tirokatzen dituzte.

            europear errefuxiatu politikoak

demokrazia sainduaren izenean

estraditzen dituzte.

            mertzenarioek baionako ostatuetan

askatasunaren umezurtzak

erahiltzen dituzte.

            eskun muturreko buruzagi okerrek

odolaren eta fedearen garbitasunaz

mintzaldi kartsuak datxizkate.

            noiz arte?

            egun batez 1789eko iraultzaren

semeak konturako dira

kontzientzi onez

marmutzeri kakiak kolokatu dituztela...

 

made in France!

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus