Behar haugu eta
Mirestua izan hintzen
hamaika adolezente
hire antzekoa izaten
saiatu eta
unibertsitateko leaderra gero
zertan hago?
eta ukabila zimeldu
gogoa agortu
kemena haizetu
zertan hago?
Harria jeringila
barrikada zabortegi
itxaropena infernu
bihurtu eta
zertan hago?
Behar haugu oraindik...