Aurkibidea | ||
|
Mikel, Antxon, Joxan, Pello eta Sabintxo
Bueno, eta foto arazoarekin nola geratzen gara. La letxe, ezetz, aurretik antifaza jarri edo atzetik aterata ere igual igual kalatzen gaituztela. Eta kalatzen badute, zer. Ba kate perpetuo. Ze arraio, goazen argazki eta guzti ateratzera. Ya, gero reboluzionarioak eta anarkistak garela entzuteko. Terroristas askerosos deituko digute. Burgesak deituko digute. Moral burgesa dugula esan digute behin baino gehiagotan. Jendeak ez du sinistuko ikastola batetan represaliarik izango duzuela. Bai, hau eta beste esango dute, baina errealitatean bizi behar da. Zenbat denboran egon behar dugu hizketan? Galdera asko ekarri duzue? Ez, galderarik gabe. Hamar bat folio bete behar dugu. Zu txoratuta zaude! Ez motel, orain arte esandakoarekin bakarrik folio bat badugu. Klaro, guk gauza pare bat esan zuek gero beste lau asmatu, eta Zeruko Argian ederki kobratu. Ah, eta titulua. Ez, okerrena etxekoak dira, jode, etxekoak enteratzen badira ikastolaz eta hitzegin dugula... Nik etxean ez dut problemarik, bastante hitzegiten dut gurasoekin gauza guztietaz, eta majoak dira. Ez zait axola. Nere etxean badakite nola nabilen. Bai, nerean ere bai. Gainera, zuek geratuko zinateke gaizki, zergatik esango dute, zer ari dira hoiek umeak zirikatzen eta beraiek nahi dutena esan erazten, badute edadea txorakeriatan ez ibiltzeko ba. Baina txokerik handiena ikastolarentzat izango da, direktibarako. Bale, esaiguzue nola funtzionatzen duen zuen ikastolak. Ikastolak nola funtzionatzen duen? Bueno, hiru junta Escolar daude. Preeskolarra, gero Basikakoa, eta gero BUPekoa. Lehen bietan ez dira ikasleak sartzen, diskriminatuak daude. BUPekoan ikasleok sartzen gara, baina ere bai diskriminatuak gaude. Kurso bakoitzetik delegatu bat, totalean lau: COUkoa eta hiru BUPekoak. Eta nola diskriminatuak? Eske minorian gaude. Lau direktibo, lau aita eta... Guraso! Lau aita eta... Amak ez ahal dira joaten? Horixe, amak besterik ez dira joaten eta! Bueno, ba lau guraso eta lau irakasle. Total, maioria dute. Baina irakasleak zuen alde egongo dira ez? Bueno bai, baina nola ezin duten direktiboen kontra jarri, ba ezin dute asko lagundu ezta, igual expulsatu egingo dituzte. Ba ote? Bai, bai, batzuek ezin dute beren partiduko pegatinarik eraman. Alianza Popularrekoak ahal dira ba? Bai, zera izango dira Alianza Popularrekoak. Ez, baina egia da. Aizu, grabatzen ari ahal zara? Bai, noski. Jode... Bueno, bueno, Antxon. Ba hori, Juntetan ez dugula ezer egiterik. Zuetakoren bat izan ahal da inoiz delegatua? Bai, ni izan naiz. Eta? Ba erreta bukatzen duzu. Aita batzuk, guraso batzuk gallitos perdidos jartzen dira. Erreta, erreta. Konta ezazue esperientzia konkretu bat. Experientzia bat? Ba erlijioarena. Guk asignatura hori optatiboa nahi genuen. Eske gu ez gara sinisdunak. Guri mezak eta ez digute ezer esaten. Etxean ba ahal dakite. Nerean bai. Eta nerean. Mi viejo ya lo sospecha, se lleva cada chasco... Eta ama marruez igual hasten da. Ba, nere aitak C.N.T.koa dela esaten du, eta ez zaio batere inporta. Bueno, ba inkesta bat egin genuen klasean, optatibo ala obligatorio nahi genuen jakiteko. Resultadoa, denak optatiboa. Bat bakarra atera zen obligatorioaren alde, ez dakigu nor den zergatik inkesta anonimoa zen, eta jartzen zuen gero bera berez optatiboaren alde zegoela, baina beldurra zuela zer esango zuten etxean optatibo ateratzen bazen. Guk hola planteatu genuen, eta azken hitza direktibak dauka. Juntarena tapadera bat da, azken hitza direktibak du. Direktiba nork izendatzen du. Ez, direktiba hor dago, inork ez. Bueno, ikastolan ere aborregamiento bat dago ez, eta ez dugu mobilizazio handirik egiten. Bakoitzak nahi duena egiten du. Asanbleetan beti berdintsuak hitzegiten dugu. Atera baino lehen erakutsi eh? Datorren astean pasako dizuegu, eta denon artean orraztuko diagu. Eske igual beste zerbait okurritzen zaigu. Nik uste dut inportantea dela ere nola ikastolan bi grupo dauden ez, piska bat zu hasi zarena esaten. Bai, bueno, hola generalean esan leike, batzuk dira ba... Zera, erlijioa optatibo jarri behar baldin bada zergatik ez matematika ere esaten dutenak. Generalizatuz daude sinisdunak eta sinisgabeak. Eta sinisdunen artean ere gehienak ba optatibo nahi dute, baina badago grugo bat faxista moduan jarrita ez, asignatura hori hor dagoela jarria eta ezin dugula aldatu, hola, plan horretan jartzen dira. Inkestan, gehienek nahi zuten, ordu horretan, erlijioaren ordez ikasgaraia izatea. Gu ez gara sinisdunak ez, eta orduan jakin nahi dugu ba, beste erlijioak eta nolakoak diren. Apaizak esaten du berak objetiboki jokatuko duela, baina apunte batzuk ematen dizkigu, letzen dituzu eta bastante objetiboak dira ez, baina esplikatzen hasten denean ba bere aldera jotzen du beti. Igual hasten da esaten Teilhard de Chardin eta guk hitz hoiek ez ditugu ulertzen. Hartzen du liburu bat, gustatzen baldin bazaio apuntetan jartzen du eta kito. Gero guk kontra egiten badiogu, ba esaten du berak ez duela halakorik esan, liburuaren autoreak baizik. Bere komentarioak oso subjetiboak dira. Nik uste dut apaiza ere optatibo izatearen alde dagoela ez, baina oportunismoz. «Nik ere nahiago dut optatibo izatea», eta bitartean kalentamiento de kasko. Neri aurten ya ez zait inporta, nola alienatua nagoen... Lehengo urtean ez? Ez, horregatik bukatu nuen erreta. Sinisdunen eta sinisgabeen arteko bereizketa hori nola planteatzen da beste arazo baten aurrean, adibidez greba egin behar denean? Egin al duzue behin ere grebarik? Bai, Itsasokoagatik greba egin genuen. Asanblada egin genuen, eta debate ireki baten ondoren botazioa egin zen eta ia ia unanimidad huelga egitea erabaki genuen. Nik uste, hori oso relatiboa da, zergatik nik bati gero, en la intimidad, galdetu nion zergatik botatu zuen huelga, eta esan zidan ba bai, arrazoiak konbentzitzen naute, bastante onak dira, baina nik nahi dut festa egin. Asanbladak katxondeo hutsa izaten dira, klase bat ematen du. Betikoek hitzegin behar beti. Jode, hau dena jartzen baduzue a ze jaleoa. Niri honegatik zerbait egiten badidate kristoa harmatzen dut. Gertatuko dena da bertakoak gurekin haserratzea ez. Zergatik? Eske guretzat lizeora pasatzea kristoren txokea izan zen. Zer ba? Ba herrian, herriko ikastolan ez genuen hola erlijioa eta ematen ez, familia handi bat bezala ginen, libre. Kursoan behin inspektorea etortzen zen eta orduan zintzo, baina egun bat bakarrik. Herrian askoz ere hobeto. Asanbladetan eta la boz kantante zeinek duten ere galdetu izan diote jendeari. Gu joan izan ez bagina, han aborregatuta segituko zuten, beren betiko martxan. Eske lizeoa instituzio bat da ez, jerarkia bat, askoz legalistagoak dira. Beti jotzen dute ofizialera. Herriko ikastolan familia bat ginen, orain hemen burukrazia handia dago. Baina gu ez gaude kanpoan ez, barruan gaude, eta ikastola burgesa baldin bada, ba ahaleginak egin behar ditugu aldatzeko. Erlijioa, programak, arduradunak... kristoren aparatoa. Institutoan erlijoa kenduko balute, joango ahal zinateke hara? Ni bai. Jode, hori oso komodoa da, egoera txarra denean alde egitea. Ikastola bat, ondo planifikatuz gero eta demokratikoa izanik, ba kojonudoa izango litzateke ezta. Ikusten duzu, ze jaleoak ditugun piska bat demokratizatu nahi izateagatik. Zuen ustez institutoa ikastola baino lehenago demokrazituko ahal da ba. Noski baietz. Bai. Nik ez dut uste, institutoa demokratikoa bihurtzeko estadoa txikitu behar duzu, estadoaren aparatoa desegin behar duzu, eta horretarako... Bai, hori bai. Jode, baina begira zer gertatzen den puenteekin eta. Juntan maioria puentearen alde, eta direktiboek, lau besterik ez direla, ezetz erabaki. Direktibak azken botoa du beti. Ikastola demokratizatzeko nahikoa da direktiba desegitea, institutoa demokratizatzeko reboluzioa egin behar duzu. Ahora con la autonomía. Aitak majoak dira ez, Juntako gurasoak, batez ere gazteak, demokratikoak. Guraso batzuek ez dute nahi ikastola akonfesionala izatea. Aparte, direktibak presioa egiten du gurasoen gainean optatibo asunto horretan. Pegatina batzuk atera behar genituzke, «Ikastoletan direktiba demokratikoak» eta firma Ikastolako Ikasle Iraultzaileak, la triple i. PNVtar zaharrak dira gehienak, ESBkoak ere badaude, majoagoak, baina gutxi dira, indarrik ez dute. Faxismo garaian egindako ikastola-estatuto berdinarekin segi nahi dute ez, ez zaie komeni aldatzea, ez dute progresio bat nahi. Puntuazio bat egiten diete gurasoei haurra ikastolan sartu nahi dutenean. Puntu bat, gurasoek euskaraz jakitea, beste puntu bat ikastolako sozioak izatea nahiz euskaraz ez jakin, eta beste puntu bat haurrak euskaraz jakitea. Ba ni horren kontra nago, guraso batzuek ez dakite euskaraz eta gainera ez dute euskaraz ikasteko asmorik ere. Gero gainera, herrikoak izan gara erdaraz hitzegiteko joera sartu dugunak lizeoan ez. Beti, beti. Gure aurretik doaztenak eta atzetik datoztenak ere berdin, hori esaten digute behintzat. Egia ahal da? Bai. Bueno, gu iritsi baino lehen ere majo hitzegiten zuten erdaraz eh. Nere kasuan arrazoia dute, baina bertakoen artean ere badaude... Zuen artean nola hitzegiten duzue? Erdaraz. Erdaraz, baina beste problema bat da hori. Hori gure errua da. Bai, konbikzio ideologikorik ez zaigu falta, baina errezenera beti. Nola gu ere bai alienatuak gauden, aborregatu batzuk gara. Kontzientzia badugu, baina... Erdaraz hasten bagara, erdaraz segitzen dugu nahiz eta euskaraz jakin denek. Ni igual lagun batekin euskaraz ari naizela beste bat etortzen bada euskaraz ez dakiena, dena erdaraz. Eske erdarak indar handiagoa du. Baina gure errua da. No tiene gas este txiskero. Atzo bertan erregalatu zidaten eta, nola ez du izango. Ederki, ibilita gero erregalatu igual. Hau ez jarri eh? Honek ez du balio. Nik uste dut erlijioaz gainera badaudela beste gauzak esateko, ez? Bai, beste asignaturetan nola zabiltzate, zerk tiratzen zaituzte gehienbat. Denok letras aldeko joera dugu, hori klaro dago. Ah bai? Koino! Koino se pone el otro. Matematika, fisika eta horietan gabiltza beti ezinean. Bost minutu pasa, azterketa-orrian izena jarri eta adios. Ze liburu gustatu zaizue gehiena, hola, nobelaren bat edo, euskaraz. Nik ez dut ezer irakurri. Nik ere ez. Ipurbeltz. Nik behin irakurri nuen bat, baina ez naiz gogoratzen. Zuk lehen izkribatzen zenuen. Bai, orain ere aritzen naiz, poemak egiten ditut. Majoenak letrasekoak gara. Neri iruditzen zait zienzias aldetik hartzen dutenek ez dutela ideologia konkretu bat, eta ez dakit... mentalidadea eta... Gu màs burros. Zuek ba ahal duzue ideologia konkreturik? Uf, ni aurten alienatua nago. Ni lehenago politika konkreto batez nengoen konbentzituta, baina heranegun utzi dut roiloa. Popatik hartzera bidali ditut. Sindikal mailan eta txorrada batzuk egin dituzte... Eske roilo bat da. Eta denek arrazoi dute, denek esaten dituzte oso hitz politak. Yo no me aclaro. Nik idea piska bat badut. Organizatuta egon ahal zarete inoiz. Nik esan dizuet, heranegun arte. A tornar por culo. Ni ez. Ez, ni ere ez. Eta zergatik bidali dituzu pikotara? Legalizazioarekin denak reformistak bihurtzen dira, ez dakit, igual ni ultraizkierdista bat naiz ez, baina legalizazioarekin ez da lehengo gauza, ahaztu egiten dute lehen esandakoa. Gainera jendea ateratzen ari da, a manporro. Ni lehen MCn egon nintzen, kriston reformistak. Ni igual oso taktikoa ez naiz, ez dakit. Es un rollo todo. Un rollo malo. Gainera denek ez dakite más que hablar de poliíica. Kriston roiloak sartzen dizkizute eta ez zara aklaratzen, denek arrazoi dute. Baina praktikan beti ikusten da... Azkenean majoenak izango dira anarkistak. Baina ez CNTkoak. Jode CNTkoak! Organizatuta egon gabe ere, klandestinitatean ibili ahal zarete, zerbait egin ahal duzue? Nik ez. Nik ikurrina bat jarri herrian. Eta manifestazioetan, inguruko guztietan. Besterik ez dugu egiten. Detenitu al zaituztete inoiz. Sekulan ez, porrazoak hartu bai. Hostiatu, behin baino gehiagotan. Ni sei hilabetetan edo hola ibili nintzen klandestinitatean, igande arratsaldetan bilerak eginez Donostian. Ni oso gazterik hasi nintzen politikan, hamairu urterekin. Eske zuk anaia zaharragoak dituzu, eta horrek beti... Klaro, etxean beste giro bat... Neri behin FRAPekoak etorri zitzaizkidan. Hoiek asto batzuk dira. Astoak. Vota centro que andarás bien. Zuek nori emango zenieketen botoa lehengo elekzioetan. Botorik ez. Eta hamasei urterekin botatu ahal izan bazenute? Eske orduan egoera aldatu egingo litzateke ez, posibilitate berriak izango genituen. Berriro ikastolara bueltatuz, guk behintzat irakaslea beti torturadore bezala hartu izan dugu. Baina beste garai batzuk ziren eta gainera ez ikastolan. Generalean ondo. Orain eraketa batzuk egin dituzte, mendira joateak eta horrela, eta esaten dute irakasle eta ikasleen arteko harremanak aberasteko dela. Irakasleekin bastante ondo, txikiteoan eta ibiltzen gara. Hori barra barra. Afariak ere izaten ditugu. Baina beti klaseari eta asignaturei buruzko txisteak egiten ibiltzen zaizkigu, eta orduan ba umeak bezala hartzen gaituzte, ez gara lagunak bezala ibiltzen. Ezin duzu lagun izan. Neri beti politikaz eta hitzegiten didate, baina aurten erreta nago. Irakasle bat beti ari zaigu esaten gaizki egiten dugula adarra jotzearekin. Nola adarra jo. Ba klasean batzuk dira ba igual ETArrak ez, beste batzuk PNVtarrak, eta besteak HASIkoak, eta diktadoan «hasi» esaten baldin badu, ha «ha, ha ha» egiten dugu, deskojonatzen. Guk ere halako diskusio bat izan genuen irakaslearekin, deskojonatzen omen ginela, o sea, que nos descojonábamos, PNVtarrekin eta hola, txisteak egiten. Bueno, ez dakigu PNVkoak diren, baina moderatu xamarrak dira eta guk PNVtarrak bezala hartzen ditugu, igual ikusten diegu pegatina hori blokean, «Euzkadik bear zaitu» ez dakizu, ba hasten gara, «baina motel, ze ari haiz, baina ze ari haiz horrekin»... eta hola. Bai, nik batzuk ikusi izan ditut mitinetan errebistak saltzen, PNVrenak. Bai, nik lehengoan bat ikusi nuen, eta kortao geratu zen. Ni gainera «Mayoría de edad a los dieciséis años» pegatinarekin nihoan. Ni ere akojonatuta geratu nintzen, baina hura gehiago. De hielo geratu zen. Txisteak egiten dizkiegu, baina jartzen hasi behar dugu hoien aurka argumenturekin. Ikastolan ez bagara hasten hoien aurka aurpegia ematen ba ez dakit non egin behar dugun. Bai, deskojono aldetik egiten dugu, baina arrazoiak ematen hasi behar dugu, hola, mahai gainean. Gehienak gainera etxeko giroagatik dira PNVtarrak, aita PNVkoa delako, ba beraiek ere bai. Klasean, mutilekin baino neskekin askoz ere hobeto konpontzen gara. Ah bai? Nolaz ba. Eske mutilek etxeko beldurra dute. Bai, zuek ligoiak zaretela. Ez ligoiak ez, lo ke pasa es ke mutilak beti beren gauzekin, goazen partido futbola jokatzera... Ume batzuk ematen dute, beti futbolarekin. Beti futbolean pentsatzen ari dira, akojonantea hi. Eta zuek beti neskatan. Ez, mentalitate gauza da. Ez da ligatzeagatik, igual planteatzen duzu gauza bat eta neskekin askoz hobeto ulertzen zara mutilekin baino. «Jode, eta etxean zer pentsatuko dute», hola dabiltza beti mutilak. Neskak, ez dakit, ingenuagoak dira, eta pentsatzen dutena esaten dute, igual txorradak esaten dituzte, baina partizipatu egiten dute. Ikastolatik aparte beraiekin ibiltzen ahal zarete? Bai, hola, kuadrilan, baina parejetan ez. Nik behin andregai bat izan nuen. Jo, nik neska bat ikusten dut, eta enamorao al momento. Noiz atera behar duzue elkar hizketa? Ba ez dakigu, hilabete honen bukaeran edo hola. Amnistia escolar. Burgesak eta hori jarri behar duzue? Dena. Bueno, aurretik errepasatuko dugu, eta gogorregia iruditzen bazaizue aldatu edo kendu egingo dugu. Ez, ez, nik uste dut gogorra izan behar duela, baina objetiboa. Lasai ikusi behar dugu gero. Baina jarri ikastola batetakoak, ez esan nungoak garen eh. Eske ikastola gora eta behera asko esaten dute, baina zu ikastolaren barnean zaude ez, eta ikastola bizi egiten duzu. Gero etortzen zaizu direktibo bat, astean bilera bat egiten duelako aguntzera. Era berak ez du ikastola bizitzen, baina guk bai. Gainera espresio askatasunik ez dute ematen. Yo la entrevista la voy a guardar. Igandeetan zer egiten duzue? Ba Donostiara joan dantzara edo merendatzera. Lote bat eman eta etxera. Curro Jimenez ikusi eta gero lotara. Neskekin ibiltzen zarete kuadrilan? Batzuetan bakarrik, zergatik ez zaizkie gure planak gustatzen. Mendira ere joaten gara. Gogoratzen zarete, Urbiara joan ginenean? Neskak denda batetan lo, era guk beste batetan. Total, hobe. Zure ondoan neska bat jartzen bazaizu lotarako, zer egingo duzu, ba resignatu eta buelta eman, beste aldera begira jarri. Kontuan izan behar duzue zer edukazioa eman diguten, seksu aldetik ni txorras. Behin filmina batzuk ekarri zizkiguten, deskojono bat, jende guztia katxondeatzen. Egun batetan nere anaia homosexualitateaz hasi zen etxean hizketan, y le metió una hostia rni padre que casi lo deja seco. Zure anaia insensato hutsa da. Ba neskekin ni letxes. Nik larrua jo ez beste guztia. Mal asunto ese. Jode, zu gertu ibili zara, gu ezer ez. Bai, beti gosearekin geratzen naiz. Segun ze neskak ez, baina gehienak oso lotuta dande, halako ordurako beti etxean egon behar eta hola. Dantzan batzutan puritanak ere badira. Biharko egunerako, zer plan dituzue? Ezkondu ez! Ez dakit, estudiatzen segitu. Nik filosofia y letras egin behar dut, historia eta geografia ikasi nahi nuke. Zertan lagundu zaituzte ikastolak. Euskara ez ahaztutzen. Bai, euskara ez ahaztutzen. Eta lagun majoak egiten baita ere. Biharko egunean, ikastolara eramango ahal zenituzkete zeuen haurrak. Bai, ikastolara. Baina aurretik ondo erakutsita eh goma dos manejatzen, badaezpada ere.
KOLDO IZAGIRRE RAMON SAIZARBITORIA
|
Zeruko
Argia Zenbaki
hartako
|