|
Zenbaki hartako beste artikuluak
- Azaleko gaiarekin bat eginda, Pertur eta haren desagerketaren inguruko iritzi kontrajarriak bildu ziren erreportaia batean: Perturren beraren senitartekoak, ETAko Bereziak izan ote ziren susmoak agertuz; ETApm-ren orduko zuzendaritzako kide bat, familiaren susmoak berretsiz; eta ETAm-ren agiria, salaketa horiek guztiak gezurtatuz.
- Gutunetan, R.U. delako batek: «Agur beroak Koldo Izagirre eta Ramon Saizarbitoriari. Hori bai dela garaiko umorea!».
- Jon Urrujulegiren artikulua «euskal idazlea / escritor vasco» auziari buruz.
- IAM ikasleen erakundeak disoluzioa erabaki zuen. Iñigo Lamarcaren kronika umoretsua eta Olariagaren ilustrazioa:
- Ibon Sarasolaren «Hitz bitan» sailean, "izanen" eta "izango"ren arteko auzia.
- Joseba Sarrionandiak lau narrazio laburrez osatutako orrialdea argitaratu zuen: «Espaloietako ipuinak».
- Koro Nabarroren kritika Ibon Sarasolaren «Joan eta Ane zigarro bat erretzen» liburuari buruz.
- Gaztetxoren idazlanak argitaratzen dituen «Sortzaileon horrialdea» delakoan, 14 urteko bi gaztetxoren lanak azaldu ziren: Iñako Kamino eta Eduardo Fano.
|
Zeruko
Argia
772. zenbakia
1978-02-05
Gure pertsonaia pertsonalaren pertsonaltasuna
|