Bukaera
Bi semaforo
lau kotxe
dena bukatu zen
eta erlojua aurrera
latorrizko automata
sei gurpil erre
gomazko negarra
bomitatzen
argi gorria
haragi beltza
dena bukatu zen
eta hire eskuan
botila puska
zainetan sarturik
lasai egin ezak lo
dena bukatu bait zen.
© Txema Kartxi