Amazuloa

 

Amapuntakoak aspaldi desagertu paradiso eta zorionarekin

batera eta orain hemen hago altzairuzko txirbiletan jaiorik denon modura bizitza labanazo batek ongi negartutako suizidioak

edo-eta herri oso baten zapalkuntzak erabakitzen duenean negarrontziak huskeria eta irribarre aterziopelatuak eskuraezinezko luxoak eta ez niri ipuin arrosik simaurtegian kokatuak eta iraun behar

hik eta nik.

 

 

 

© Txema Kartxi

 


www.susa-literatura.eus