Alde!
Ez haut inoiz
gogoko izan
ba al hekien?
Ez bilatu nire
eskua
hire garfioaz
urratzeko
ken betiereko begitarte
alaitsu
prefabrikatua
nire aurretik eta
zorabiarazten nauen
hagin kremailera
hori
itxi
betiko
betiko!
© Txema Kartxi