Albert, poemotan, Albert Einstein dugu. Sail honetako IV. poema zerari dagokio: McCarthy senatoreak «Azti Ehizea» eratzen duelarik, Einstein auzipean jarria izango da, bere ideologia ezkertiarra dela eta.

 

ALBERTi GALDEZKA, I

 

Berezko lekualdatze sistema ani

matu

                        —eta iraunkor—

 

baten azken txinpartetatik,

Albertek mihia erakusten dit.

Lorentzen ekuazioak, bitartean,

paper horixkaren gainean biziga-

be dautza...

 

Horixka dut argia nire espazioan

ere,

nire denboran, noizbehinka soilik

zuri-zuria, azkarra

eta erabat autonomoa

nire burmuin horixka zulatzean...

 

Edo agian ez hain autonomoa, Al-

bert?

 

 

 

© Omar Nabarro, Joseba A. Urizar

 


www.susa-literatura.eus